Lehendakariak enpresa eredutzat jo du Arteche taldea, Euskadin errotuta baitago eta munduko liderra bilatu baita

0

Lehendakariak Arteche Taldearen 75 urteak ospatzeko antolatu den ekitaldian parte hartu du gaur goizean. Talde hori energia elektrikoa sortu, garraiatu eta banatzeaz arduratzen da, eta Euskaditik lider global bihurtu den EAEko familia-enpresaren eredu gisa jarri du. Hitzaldian esan duenez, Artechek eutsi egin die familia-enpresaren sorrera-balioei, bai eta konpainia global batek merkatu oso lehiakorrean lehiatzeko duen gaitasunari ere.

Iñigo Urkulluk talde horrek deskarbonizazioaren erronkarekin eta energia-trantsizioarekin duen konpromisoa aitortu nahi izan du. Talde hori aitzindaria da, gainera, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuak bere gain hartzen, Lehendakariak gogorarazi duen bezala.

“Gaur −esan du amaitzeko− geure egin nahi dugu zuen egitekoa: gizarte osoari balioa eta aberastasuna ematea”.

Hitzaldien aurretik, Lehendakariak eta gainerako parte-hartzaileek enpresa-talde horren robotikako eta adimen artifizialeko aplikazioak eta Ultra Goi Tentsioko Laborategia ezagutzeko aukera izan dute. Enpresa-talde horrek 175 herrialdetan du merkataritza-presentzia, eta, gainera, 13 ekoizpen-planta ditu mundu osoan, 6 ikerketa-zentro eta 2.500 pertsona baino gehiagori ematen die lana.