Euskadin 16 eta 29 urte bitarteko gazteen langabezia-tasa % 14,1ekoa da 2022ko hirugarren hiruhilekoan

0
PRUEBA

2022ko hirugarren hiruhilekoan, 16 eta 29 urte bitarteko Euskadiko gazteen langabezia-tasa % 14,1ekoa da.

Tasak beheranzko joerari eutsi dio 2020ko hirugarren hiruhilekotik hona; orduan % 23,9 zen eta 2021eko azken hiruhilekotik % 15etik behera dago eta, horrela, Eusko Jaurlaritzaren Gazte Planean ezarritako helburua betetzen du.

Aurkeztutako datuak Biztanleriaren Jardueraren Arabera (BJA) sailkatzeko inkestaren emaitzak dira, 2022ko bigarren hiruhilekoari dagozkionak, hain zuzen ere. BJA Eustatek, Euskal Estatistika Erakundeak, hiru hilean behin lantzen du eta Gazteen Euskal Behatokiari 16 eta 29 urte bitarteko gazteen datuak helarazten dizkio, azken honek gazteen egoera aztertu ahal izateko.

Langabezia-tasak zera adierazten du: enplegurik ez duten baina lana aktiboki bilatzen ari diren eta azken lau asteetan lana bilatzeko gestioren bat egiten duten pertsona aktiboen ehunekoa. Bertan ez dira sartzen lan bila ez dabiltzan ikasleak edo lan egin ezin duten ezgaituak.

2020ko hirugarren hiruhilekoan, 16-29 urteko gizonen langabezia-tasa % 25,9koa zen, eta % 13,9ra jaitsi da 2022ko hirugarren hiruhilekoan. Emakumeen artean, hirugarren hiruhilekoko langabezia-tasa 2020ko % 21,9tik 2022ko % 14,3ra jeitsi da.

2020ko, 2021eko eta 2022ko hirugarren hiruhilekoko langabezia-tasak sexuka aztertzen baditugu, ikusiko dugu jaitsiera handiagoa izan dela gizonen artean.

2020ko hirugarren hiruhilekoan, 16-29 urteko gizonen langabezia-tasa % 25,9koa zen, eta % 13,9ra jaitsi da 2022ko hirugarren hiruhilekoan. Emakumeen artean, hirugarren hiruhilekoko langabezia-tasa 2020ko % 21,9tik 2022ko % 14,3ra jeitsi da.

Euskadiko 16-29 urteko gazteen langabezia-tasaren bilakaera 2020ko hirugarren hiruhilekotik 2022ko hirugarren hiruhilekora, sexuaren arabera (%)