Xabier Legarretak «Aita Mari» bisitatu du Burrianan, mediterraneotik misio humanitario berrirako bidea hartu aurretik

0

Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asiloko zuzendaria, gaur, Castellóko Burriana udalerrian egon da; bertan dago atrakatuta Aita Mari atunketaria, Mediterraneotik misio humanitario berrirako bidea hartu aurretik. Itsasontzian bidaiatzen duten pertsonei Eusko Jaurlaritzaren babesa erakutsi nahi izan die Legarretak; itsasontziaren azken prestatze-lanak egiten ari dira egunotan, ibilbide berri bati ekiteko.

Une hauetan, itsasontzia kargatuta dago eta ikuskaritza baino ez da falta, egiaztagiriak berritzeko eta behar diren baimenak jasotzeko. Aurreikuspenen arabera, Aita Marik haren misioarekin ostegunetik aurrera hastea aurreikusten du.

Xabier Legarretak esan duenez, “nire eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sail osoaren babesa erakutsi nahi izan diet eta, beraz, Eusko Jaurlaritzarena, misio berri honetarako”. Legarretak onartu du, laguntza ekonomikoaz gainera, garrantzitsua dela “gure laguntza, portua lortzeko”; eginkizun hori konplika daiteke etorkizunean, nagusiki Italiako uretan.

“Euskadiko atunketaria Mediterraneoko itsasoko migratzaileak erreskatatzeko ontzi bihurtu dute, eta, haren misio guztietan, giza eskubideen aldeko borroka nekaezina, etengabea eta solidarioa utzi dute agerian”, esan du Legarretak. Migrazio eta Asiloko zuzendariaren iritziz, gainera, “Aita Mari, guztion begietan, migrazio-ibilbide hain arriskutsua erabiltzen dutenen bizitza babesteko eredu bilakatu da; Aita Mariren misio bakoitzak agerian jartzen du migrazio-politika txarrak gainditzeko dagoen premia”.

Itsas Salbamendu Humanitarioa elkarteak, Aita Mariren arduraduna denak eta larrialdietako profesionalek eta boluntario ugarik eratzen dutenak, honako helburu hau du: itsasoan pertsonen bizitza babestea eta giza eskubideak defendatzea. Horretarako, Aita Marik Eusko Jaurlaritzaren laguntza du –ez bakarrik ekonomikoa–, une bakoitzean premiazko inplikazio humanitarioa behar duten egoerei arintasunez eta presaz arreta emateko duen konpromiso proaktiboarekin bat etorriz. 

    • Xabier Legarretak telefonoz emango die arreta hala eskatzen dutenei.

 

    • Iñigo Camino: 656 786 253

 

    • 2018-2022ko ERRESKATEAK

 

Aita Marik sei misio egin ditu orain arte, eta, haietan, 800 bizitza baino gehiago salbatu ditu eta zalantzazko helmuga zeukaten hainbat ontzi bilatzen parte hartu du.

 

 

URTEA

 

 

MISIOAK

 

 

ERRESKATEAK

 

 

GORABEHERAK

 

 

2018

 

 

 

 

 

 

Ez zeukan erreskate humanitarioetarako baimenik. Egeo itsasoan egon zen, laguntza humanitarioko lanak egiten.

 

 

2019

 

 

1

 

 

79 pertsona

 

 

Italian atxilotu zituzten, eta misio bat baino ezin izan zuten egin.

 

 

2020

 

 

2

 

 

202 pertsona

 

 

COVID-19aren pandemiaren eraginpean

 

 

2021

 

 

3

 

 

258 pertsona

 

 

COVID-19aren pandemiaren eraginpean

 

 

2022

 

 

2

 

 

288 pertsona

 

 

8. misioa bertan behera utzi behar izan zuten Errusiak Ukrainari eginiko inbasioagatik eta haren ondoriozko krisiagatik.

 

 

 

827 pertsona

 

    •  2022KO ‘AITA MARI’ PROGRAMA

 

 

 

7. MISIOA

 

 

8. MISIOA*

 

 

9. MISIOA

 

 

10. MISIOA

 

 

11. MISIOA

 

 

urtarrila-martxoa

 

 

apirila-maiatza

 

 

ekaina-uztaila

 

 

urria-azaroa

 

 

azaroa-abendua

 

*Bertan behera Ukrainako gerragatik

JARDUN-EREMUA:

Hartzaileak Europako kostaldeetarantz itsas bideetan ontziratzen diren migratzaileak dira. Zehazki, sorospena, erreskatea edo osasun-asistentzia behar dutenak, eta arreta geldi, matxuratuta edo arriskuan dauden ontzietan jarrita. Jardun-eremua Erdialdeko Mediterraneoa da, Italiako, Maltako, Libiako eta Tunezko kosten artean.

EGUNGO TRIPULAZIOA:

    • Merkataritzako Nabigazioaren Zuzendaritza:

 

    • Kapitaina

 

    • lehen ofiziala

 

    • bigarren ofiziala

 

    • bi zubiko marinel

 

    • makina-burua

 

    • makinen marinela

 

    • Sukaldea:

 

    • Sukaldari profesionala

 

    • Tripulazioa: Bost boluntario

 

    • 2 erreskatzaile

 

    • 1 mediku

 

    • 1 erizain

 

    • 1 kazetari edo komunikatzaile

 

    • EUSKO JAURLARITZAREN 2018-2022KO DIRULAGUNTZAK

 

2018aren eta 2022aren artean, Aita Marik 1.600.000 euroko laguntza ekonomikoa jaso du Eusko Jaurlaritzaren eskutik.

Dirulaguntzak honako hauetan laguntzera bideratuko dira: Mediterraneoko itsas ibilbideak erabiltzen dituzten migratzaileen ontziei laguntza- eta sorospen-larrialdiari erantzuteko ekintzak garatzeko kostuak finantzatzen eta itsasoan giza eskubideen betearazpena monitorizatzen.

    • ‘#MAYDAYTERRANEO’ PROIEKTUA

 

2017an, Proem-Aid eta Itsas Salbamendu Humanitarioa irabazi-asmorik gabeko elkarteek Eusko Jaurlaritzari #Maydayterraneo izeneko proiektua aurkeztu zioten, immigrazioaren dramari erantzuteko eta itsasoan bizitzak salbatzeko.

Besteak beste, honako hau aipatu dute: “Mediterraneoan eta Europako kostaldeetan, giza eskubideen inguruko urraketa sistematikoak gertatzen dira oraindik, hala nola beroko itzulketak direlakoak, arriskuan dauden ontziei ez laguntzea eta gerratik, pobreziatik eta zapalkuntzatik ihesean dabiltzan pertsonen mugimenduari mugak jartzea”. #Maydayterraneo proiektuak proposatzen du, zenbait hobekuntza-lan egin ondoren, Aita Mari atunketaria berreskuratzea, Mediterraneoko erdialdera eramango dituen ibilgailua izateko.

2017an, MV Lifeline ontzian, “lana optimizatzeko baldintzak betetzen ez dituen hartan, une hartan Itsas Salbamendu Humanitarioak jakinarazi zuenez, bost misio bete ziren eta zazpi ontzitan bidaiatzen ari ziren 580 pertsona erreskatatu.

2018ko irailaren 28an, Eusko Jaurlaritzak eta Itsas Salbamendu Humanitarioak, Getariako portuan, Aita Mari ontzia birgaituta eta itsasoratzeko eta erreskate humanitarioko misioei ekiteko prest aurkeztu zuten.