Emen4 Sport, Vodafone Deia Innovation saria

0
PRUEBA

Emen4 Sport enpresa, zeinak kirol-errendimendua hobetzea duen helburu, Vodafone Deia Innovation sarietan startup berritzaile onena izendatu dute. Konpainia hori Zitek – Bizkaiko Campuseko enpresa-haztegian sortu zen.

Emen4 sport kirolari bakoitzaren bertsiorik onena lortzeko diziplinarteko lana egiten duen enpresa bat da. “Gure metodora sartzen den kirolari bakoitzak ebaluazio integral bat du eskura, Emen4 Sporteko profesional-taldeak adostua. Profesional horiek elkarrekin egiten dute azken txostena, esklusiboa eta indibidualizatua, beren gaitasunak hobetuko direla bermatzeko eta etorkizuneko errendimendua optimizatzeko. Besteak beste, analisi genetikoak eta mikrobiomakoak erabiltzen ditugu kirolari bakoitzaren errendimendua hobetzeko”, azaltzen du startupak bere webgunean.

Enpresak 12 lanpostu sortu ditu eta, gainera, kanpoko 15 laguntzaile ditu. Urteko fakturazioa 400.000 euro ingurukoa da.

Informazio gehiago: https://emen4sport.com/