Herri Dirubideen Euskal Kontseilua. Erakundeen arteko akordioa, aurrekontu-egonkortasunari eta finantza-iraunkortasunari buruzkoa (2023), Europako Batzordeak proposatzen baitu Egonkortasun eta Hazkunderako Itunaren babes-klausula orokorra 2023an mantentzea

0

Hauek dira Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan aztertutako gai nagusiak:

2022ko ZERGA ITUNDUEN ONDORIOZKO DIRU-BILKETAREN ITXIERA- AURREIKUSPENAK

Gaurko bileran 2022ko ekitaldirako zerga itunduen ondoriozko diru-bilketaren likidazioaren aurreikuspenak onartu dira, 17.109 milioi euro.

 

PREVISIÓN DE CIERRE TRIBUTOS CONCERTADOS 2022

2022ko ZERGA ITUNDUEN ITXIERA-AURREIKUSPENA

   ARABA / ÁLAVA BIZKAIA GIPUZKOA TOTAL / GUZTIRA
IRPF / PFEZ 979.000.000 3.337.500.000 2.113.800.000 6.430.300.000
I. SOCIEDADES / SOZIETATEEN g/Z 209.000.000 622.500.000 323.800.000 1.155.300.000
IVA / BEZ 1.125.939.112 3.510.895.535 2.330.610.353 6.967.445.000
I. ESPECIALES FABR. Y  ELEC / FABRIK. eta ELEKTR. Z. BEREZIAK 252.992.880 788.880.645 523.676.475 1.565.550.000
RESTO TRIBUTOS / GAINERAKO ZERGAK 136.900.515 507.200.988 346.586.497 990.688.000
TOTAL / GUZTIRA 2.703.832.507 8.766.977.168 5.638.473.325 17.109.283.000

 

 

ZERGA ITUNDUEN ONDORIOZKO DIRU-BILKETAREN 2023rako AURREIKUSPENAK

Eusko Jaurlaritzak BPG nominalaren % 5,1eko igoera aurreikusten du 2023rako. Termino absolutuetan, estimazioen arabera, foru-aldundiek 2023an zerga itunduen ondorioz 18.072,9M€ bilduko dituzte.

 

PREVISIÓN RECAUDACIÓN TRIBUTOS CONCERTADOS 2023

2023ko ZERGA ITUNDUEN AURREIKUSPENAK

   ARABA / ÁLAVA BIZKAIA GIPUZKOA TOTAL / GUZTIRA
IRPF / PFEZ 1.001.100.000 3.433.700.000 2.157.560.000 6.592.360.000
I. SOCIEDADES / SOZIETATEEN g/Z 215.000.000 681.200.000 352.100.000 1.248.300.000
IVA / BEZ 1.221.886.500 3.847.610.200 2.543.503.300 7.613.000.000
I. ESPECIALES FABR. y ELEC / FABRIK. eta ELEKTR. Z. BEREZIAK 255.528.840 804.637.232 531.913.928 1.592.080.000
RESTO TRIBUTOS / GAINERAKO ZERGAK 144.776.500 528.786.200 353.607.300 1.027.170.000
TOTAL / GUZTIRA 2.838.291.840 9.295.933.632 5.938.684.528 18.072.910.000

 

 

FORU ALDUNDIEK EUSKO JAURLARITZARI 2023rako EGIN BEHARREKO EKARPENAK ETA KOEFIZIENTE HORIZONTALAK        .

 

Foru-aldundiek erakunde komunei 2023rako egin beharreko ekarpenak guztira 11.900 milioi eurokoak izatea adostu da, honako ekarpen-koefiziente horizontal hauen arabera: % 16,05 Araba, % 50,54 Bizkaia eta % 33,41 Gipuzkoa. Zenbateko hori 2022rako aurreikusitako ekarpenak baino 900 milioi euro inguru gehiago dira.

 

APORTACIONES DE LAS DIPUTACIONES FORALES AL GOBIERNO VASCO EN 2023
2023ko FORU ALDUNDIEK EUSKO JAURLARITZARI EGIN BEHARREKO EKARPENAK
       
  ÁLAVA BIZKAIA GIPUZKOA TOTAL
2023ko Ekarpen-Koefiziente horizontalak
Coeficientes horizontales de aportación 2023
16,05% 50,54% 33,41% 100,00%
2023ko EKARPENAK
APORTACIONES 2023
1.910.122.817 6.014.804.180 3.976.149.735 11.901.076.732

 

 

EGOKITZAPENERAKO FUNTS OROKORRAREN 2023rako BEHIN-BEHINEKO ZEHAZTAPENA

Egokitzapenerako Funts Orokorraren 2023rako aurreikuspena 84,7 milioi eurokoa da. Funts horren finantzaketaren % 70,81 Eusko Jaurlaritzari dagokio, eta gainerakoa, % 29,19, foru-aldundiei. Funts hori Arabako eta Gipuzkoako lurralde historikoen artean banatuko da, eta horiei behin-behinean 37,37 milioi euro eta 47,35 milioi euro dagozkie, hurrenez hurren.

 

FONDO GENERAL DE AJUSTE 2023

2023ko EGOKITZAPENERAKO FUNTS OROKORRA:

GOBIERNO VASCO  EUSKO JAURLARITZA 70,81% 59.996.562
DIPUTACIONES FORALES  FORU ALDUNDIAK 29,19% 24.732.377
Araba / Álava 4,69% 3.969.547
Bizkaia 14,75% 12.499.743
Gipuzkoa 9,75% 8.263.087
TOTAL                                         GUZTIRA   84.728.939
Distribución Fondo General de Ajuste
Egokitzapenerako Funts Orokorraren banaketa
  Araba / Álava 37.372.741
  Gipuzkoa 47.356.198

 

 

2023rako AURREKONTU EGONKORTASUNARI ETA FINANTZA-JASANGARRITASUNARI BURUZKO ERAKUNDEARTEKO AKORDIOA

2022ko martxoaren 2an Europako Batzordeak 2023rako aurrekontu-politikaren arloko orientazio nagusiak aurkeztu zituen, Errusiak Ukraina inbaditu izanaren testuinguruan, horrek hazkunde-aurreikuspenetan zuen ondorio negatiboa kontuan izanda, eta azpimarratu zuen orientazioak egokitu egin beharko zirela inguruabarren bilakaera azkarrari erantzuteko. 2022ko maiatzaren 23an Europako Batzordeak proposatu zuen Egonkortasun eta Hazkunde Ituna babesteko klausula orokorrari 2023an eustea. Horixe onartu zen 2022ko uztailaren 26ko Ministroen Kontseiluaren erabakiz, eta zerga-arauak eten ziren, aurretik 2020ko, 2021eko eta 2022ko ekitaldietan egin zen bezala.

 

2022ko irailaren 28an aurrekontu-egonkortasunari eta finantza-jasangarritasunari buruzko 2023rako helburuak adostu ziren, eta defizitari eta zor publikoari buruzko helburuak ezarri ziren Eusko Jaurlaritzarentzat eta defizit-helburu bateratua foru-aldundientzat.

 

Foru-aldundien defizit-helburu bateratuaren lurralde-banaketa 2023ko ekitaldirako onartutako ekarpen-koefiziente horizontalen arabera egingo da.

 

(EAEko BPGren ehunekoa)

2023
-0,1 (82M/€)

 

Pedro Azpiazuren hitzaldia