Izar enpresak bere gaitasun logistikoa bikoizten duen kudeaketa-sistema berri bat ezarri du

0
PRUEBA

Zornotzako Izar Cutting Tools enpresak, ebaketako tresnen erreferentziazko fabrikatzaileak, kudeaketa-sistema berri bat ezarri du, bere gaitasun logistikoa bikoizten duena.

Pick to Light abangoardiako teknologia japoniarrari esker, Izar enpresaren logistikako produktibitate-tasa esponentzialki hazi da, egunean 5.000 lineatik gora zerbitzatzeraino; zifra horiekin aurreko erregistroen bi halako baino gehiago lortu du, eta egunean 8.000 linea ingurura iristea du helburu.

Izar enpresak hainbat berrikuntzaren aldeko apustua egin du, eta besteak beste “Pick to Light” sistema ezarri du. Teknologia berri horri esker askoz modu eraginkorragoan kudeatu dezake logistikako operazioen arteko denbora, eta hori funtsezkoa da bere tamainako fabrikatzaile europar batentzat, zeina bereziki bideratzen baita bezeroen beharrak asetzera.

Izar-ek hobekuntza nabarmena lortu du bere picking prozesuen eraginkortasunean, Logitec ingeniaritzaren eta AIOI konpainiaren Pick to Light Systems partner-aren eskutik, zeina eskaeren prestakuntzarako nahiz fabrikazioko prozesuetarako konponbide aurreratuetan espezializatuta baitago.

“Pick to Light” sistemak eskaera bakoitzari argi bat esleitzen dion gailu batez hornitutako eskaera-orgatila adimendunak darabiltza, beraz, langileak hainbat bezeroren eskaerak kudeatu ditzake aldi berean, balizko intzidentzien kopurua murriztuz eta operazio arteko denbora ahalik eta gehien optimizatuz.

Era berean, ia desagertu egin dira picking prozesu hau automatizatu aurretik gerta zitezkeen eskaera arloko intzidentziak. Finean, berrikuntza honi esker Izar enpresak lortu du konplexua sinple bihurtzea, beti helburutzat izanik bere bezero eta erabiltzaileei zerbitzu bikaina eskaintzea.