Bingen Zupiria BIME-ren inaugurazio ekitaldira joan da

0

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak BIME Musikaren Nazioarteko Topaketaren inaugurazio ekitaldian parte hartu du gaur, Bilbon. BIMEk 10. urteurrena ospatuko du aurten, eta 50 herrialdetako 4.500 profesional biltzea espero du, eta sarrera libreko 70 kontzertu baino gehiago eskainiko ditu, hiria berrikuntzaren, musikaren eta negozioen epizentro bihurtuz. 15 gune izango dira gaur, asteazkena, hasi eta urriaren 29an, larunbatean, amaituko den programazio oparoaren lekuko.

 Zupiria sailburuak bere hitzaldian nabarmendu duenez, «BIME ez da soilik jaialdi eta topaketa erakargarri bat, ez bakarrik nazioarteko ekitaldi bat, baizik eta eragile garrantzitsu bat kulturalki bizirik dagoen herrialde bat eraikitzeko orduan. Bilbo berriz ere topagune bihurtuko da, industria garatzeko, sormen-industrien aldeko apustua egiteko, nazioarteko eskaintza egiteko, punta-puntako programazioaren bidez herritarrei irekitako topagune».

Informazio gehiago hemen.