Euskadik Ondare Industrialaren Europar Ibilbidearen (ERIH) Konferentzia eta Biltzar Nagusia hartuko ditu

0

Daniel Solana Basquetourreko zuzendariak Euskadi helmuga aurkeztu zuen atzo Belvalen (Luxenburgo), ERIH Industria Ondarearen Europako Ibilbidearen Aamblea Nagusian. Joan den ekainean, Javier Hurtado Turismo sailburuak Alemanian berretsi zuen ERIHrekin 2023an Euskadin urteko Batzarra eta Konferentzia egiteko akordioa.

ERIHren Konferentzia funtsezko topagunea da Europako ordezkarien eta industria-ondarearen eta -turismoaren arloan punta-puntakoak diren eskualdeen artean.

Euskadik industria-ondare zabala eta baloratua du, garapen ekonomikoa bultzatzen duena eta gure baliabide industrialen kontserbazioan eta iraunkortasunean inplikatutako turistak erakartzen dituena.