Lehendakariordeak kultura eta musika berrikuntzaren aldeko apustua egin du enpleguaren eragile gisa

0

Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburu Idoia Mendiak jakinarazi dizkie musikako profesionalei sektoreari ematen zaion laguntza eta kultura-arloko berrikuntzarekin irekitzen diren kalitatezko enplegu-aukerak.

Mendiak, Gloria Mujica Lanbide zuzendariarekin batera, BIMEren inaugurazioan parte hartu du. Ekitaldi horrek Sailaren babes ekonomikoa du, eta hamargarren edizioa ospatzen du sektore horretako nazioarteko musika, berrikuntza eta negozioetarako erreferentzia gisa.

BIMEk 50 herrialdetako 1.500 enpresatako 4.500 profesional baino gehiago biltzea espero du; horregatik, Lehendakariordearen hitzetan, lehen mailako erakusleiho eta negozio-zentro bihurtu da; izan ere, Next Generation funtsen babesa du, sektorearen profesionalizazioa bultzatzeko.

Une honetan, Gizarte Segurantzaren datuen arabera, sorkuntza-, arte- eta entretenimendu-jarduerek 3.000 pertsona inguru hartzen dituzte Euskadin, eta arlo horietan erregistratutako langabezia azken bi urteetan gehien jaitsi denetako bat da, % 33, pandemia-krisiaren ondoren normaltasuna berreskuratu delako.

Hain zuzen ere, BIMEren edizio honek eskaintzen dituen teknologia eta formatu berritzaileek sortu dute Lehendakariordearen interesa lanbide berriak sustatzeko eta daudenen kalitatea hobetzeko, ez soilik artistikoak, baita horien ondoriozkoak ere espezialitate autiobisualetan, argitasunekoetan, eszenografiakoetan eta muntaketakoetan, besteak beste.