Uriartek nabarmendu du polizien arteko era horretako ekitaldiek duten garrantzia, bai eta Ertzaintzak duen konpromisoa ere gaian duen esperientzia luzean oinarritutako bere ezagutzak partekatzeko.
Asturiasen jokoaren ikuskapenean espezializatuta dauden agenteek Ertzaintza aukeratu dute formakuntza emateko erreferente gisa, hain zuzen ere, kidegoko Jokoaren eta Ikuskizunen Unitateak espezialitate horretan duen esperientzia zabalari esker. Horrez gainera, formakuntza euren lurraldeetako arau erregulatzaileen arabera dagozkien ikuskapen-lanetako gai komunei buruz dituzten ezagutzak bi polizia-kidegoen artean trukatzeko aukera ere bada.
Formakuntza-jardunaldiaren baitan joko-aretoetako makinak irekitzeko praktika ere egin dute, eta arrakastatsutzat jo dute bertaratu guztiek. Gainera, bi polizia-kidegoetako kideen formakuntza teknikorako lankidetza-konpromiso iraunkorra ere ofizialdu dute.