Euskadik zaleak zirrararaziko dituen 2023ko Tourreko Grand Départa aurkeztu du Parisen

0

Emakumezkoen eta gizonezkoen 2023ko Frantziako Tourraeko ibilbideak aurkeztu dira gaur goizean Parisko Biltzar Jauregian. Iigo Urkullu Lehendakariak parte hartu du ekitaldian, Grand Dpart Pays Basque 2023n parte hartzen duten EAEko zazpi erakundeetako agintarien ordezkaritza zabala lagun izan duelarik, hala nola, hiru ahaldun nagusiak, Ramiro Gonzlez (Araba), Unai Rementeria (Bizkaia) eta Markel Olano (Gipuzkoa); hiru hiriburuetako eta Amorebieta-Etxanoko alkateak, Gorka Urtaran (Vitoria-Gasteiz), Juan Mari Aburto (Bilbo), Eneko Goia (Donostia) eta Andoni Agirrebeitia. Era berean, Eusko Jaurlaritzako hainbat ordezkari ere izan dira aurkezpenean, Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Eusko Jaurlaritzako bozeramailea; Javier Hurtado, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua; Marian Elorza, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, eta Mikel Antn, Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako zuzendaria.

2023an Frantziako Tourrak 120 urte beteko ditu. Tourraren 110. edizioa bigarren aldiz hasiko da Euskadin, 1992an Donostiatik irten ondoren.

Donostia, Gasteizen hasiko den bigarren etaparen amaiera hartuko du. Lehenengoa bezain gogorra izango den 210 kilometroko bigarren ibilbideak, Udana, Aztiria eta Alkiza gainetatik eramango du tropela, ondoren Jaizkibelgo azken igoerarekin topo egiteko. Jaizkibel Donostiako Klasikoan ohikoa denaren kontrako norabidean gainditu beharko da. 10 km % 4,6ko batez besteko maldekin.