Eusko Jaurlaritzak » Finkatuz-en bidez » inbertsio-akordio bat sinatu du Bain Kapital-ekin, Aero ITP-ren % 6 eskuratzeko

0

Eusko Jaurlaritzak – Finantzen Euskal Institutuak kudeatzen duen Finkatuz Funtsaren bidez – inbertsio-akordio bat sinatu du ITP Aeroren akziodun izateko Bain Capital-ekin batera. Zamudioko aeronautika-konpainiaren industria- eta enpresa-proiektua bermatzea eta babestea da helburu nagusia. Azken hilabeteetako lan handiaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak eta Finkatuz-ek ITP Aeron % 6ko partaidetza lortzeko akordioa lortu dute eta, gainera, Administrazio-Kontseiluan egotea bermatu da.

ITP Aero enpresaren eragiketa korporatibo honen bidez, Europa mailan aeronautikaren sektorean erreferenteak diren enpresetako baten akziodun izateko eta Administrazio Kontseiluan egoteko aukera aprobetxatu nahi da, lurraldean enpresa-errotzea lehenetsiko duen industria-proiektu bat sustatzeko eta izaera industrial nabarmeneko kalitatezko enpleguaren sorrera babesteko eta bultzatzeko.

Gainera, Finkatuz-en sarreraren bidez, ITP Aeroren Hazkunde Plan Berria abian jartzen lagundu nahi da. Plan hori inbertsio-plangintza handinahi batean oinarritzen da, eta teknologia berrien eta I+Gren aldeko apustua egiten du. Horrez gain, mugikortasun berdean aeronautikako lidergoa bilatzen du. Horrela, lankidetzarako aukera argia ematen da, lurraldeko enpresekin baterako negozio eta proiektu berriak sortzeko, eta, bereziki, aeronautikaren sektoreko ETE hornitzaileentzat.

Finkatuz-ek hiruhileko honetako bigarren eragiketa egin du, joan den irailean CAFen hartu zuen partaidetzarekin batera.