Italiako ingurumen-merkatuaren azterketa. Negozio-aukerak

0

BasqueTrade Nazioartekotzeko Euskal Agentziak, ACLIMArekin batera, ingurumen-merkatuari eta gure enpresentzako negozio-aukerei buruzko azterlan bat egin du 8 herrialdetan: Alemania, Txile, Kolonbia, AEB, Frantzia, Italia, Japonia eta Erresuma Batua.

Ondoren, Italiari dagokiona aurkezten da, Alemania, Txile, Kolonbia, AEB eta Frantziakoak aurkeztu direlarik, eta hurrengo emanaldietan gainerako biak aurkeztuko dira.

Bertan, sektore hau Euskadin egituratzen duten sei balio-kateak zehazten dira,

  • Hondakinen kudeaketa
  • Uraren ziklo integrala
  • Lurzoru kutsatuak
  • Ingurumen-kalitatea
  • Fabrikazio ekoeraginkorra eta ekodiseinua
  • Ekosistemak

Merkatu-balioaren ikuspegitik, Italiako merkatuak 29.000 milioi dolarreko langa gainditu zuen 2020an, laugarren postuan kokatu zelarik Europako ingurumen arloko merkatuan eta zazpigarrenean mundu mailan.

Ingurumen arloko legeriari dagokionez, Italia gero eta inplikatuago dago ingurumenaren babesarekin, eta berriki aldatu du bere Konstituzioa, espresuki adierazteko babestu egin behar dela ingurumena.

Bereziki azpimarragarria da Suspertze eta Erresilientzia Plan Nazionala (PNRR), eta ingurumen sektorean egingo diren inbertsio handiak, izan ere, Trantsizioko Ministerioak 34.000 milioi euroko aurrekontua izango du besteak beste hondakinen kudeaketako lantegiak egiteko, estolderia eta araztegiak eraikitzeko, ekonomia zirkularreko FARO proiektuak garatzeko eta parke berdeak digitalizatzeko.

Negozioei dagokienez, hainbat joera nabarmentzen dira, esaterako beheranzko integrazioa, batik bat hondakinen gaikako bilketaren hobekuntzan eta materialen berreskuratze eta birziklapenean, eta baita ere birziklapen teknologia berritzaileen garapena, tokiko aliantzak sortuz hondakinen sektorekoak ez diren kanpoko eragileekin. Uraren arloan, aukera interesgarriak sor daitezke ura aurrezteko zein hondakin urak berrerabiltzeko konponbideetan eta estolderiako lohien berrerabilpenean.