Udalak plaka bat jarri du Juan de Dios Doval Mateosen omenez

0
Donostiako Udalak plaka bat jarri du ETAk 1980ko urriaren 31n hil zuen Juan de Dios Doval Mateosen omenez. Honekin, 24 izango dira Udalak Donostian terrorismoaren eta bortizkeria politikoaren biktimei gune publikoan ikusgarritasuna emateko ekimenaren barruan jartzen dituen plakak.

Plaka jartzeko ekitaldia gaur, urriak 29, izan da, eguerdiko 12:00etan Juan Olasagasti kalearen eta Tolosa etorbidearen elkargunean, Lorea auzoan. Plakak jartzeko beste ekitaldiekin egin den bezala, omenaldi xumea egin da. Bertan, Donostiako alkate Eneko Goiak, udal taldeetako ordezkariek eta biktimaren senideek parte hartu dute.

Juan de Dios Doval Mateos, 37 urtekoa, Zuzenbide Prozesaleko irakaslea zen Donostiako EHUko Campusean, Zentro Demokratikoko (UCD) Batasuneko exekutibako kidea, eta bigarrena Eusko Legebiltzarrerako Gipuzkoako zerrendetan. Bi semeren aita, Lorea auzoan bizi zen. Ibilgailuaren barruan ezustean harrapatu zuten, eta suzko armaz egin zioten tiro.

Horrenbestez, Udalak hirian terrorismoaren eraginez eta oinarri politikoko bortizkeriagatik bizitza galdu zuten pertsonen memoria berreskuratzeko eta gune publikoan ikusarazteko ekindako bidearekin jarraitzen du.

Orain arte, segidako pertsonak oroitzeko honako plakak jarri dira erailak izan ziren tokietan: Juan Maria Araluce, Jos Mara Elcegui Dez, Antonio Palomo Prez, Luis Francisco Snz Flores, Alfredo Garca Gonzlez, Gregorio Ordez Fenollar, Francisco Martn Gonzlez, Fernando Mgica Herzog, Rafael Garrido Gil, Daniela Velasco Domnguez de Vidaurreta eta Daniel Garrido Velasco, Miguel Paredes eta Elena Moreno, Eugenio Olaciregui Borda, Francisco Javier Gmez Elosegi, Jos ngel Santos, Josu Leonet – guztiak ETAk erailak -, Enrique Cuesta, Antonio Gmez eta Juan Manuel Garca Cordero – Komando Autonomo Antikapitalistak taldeak erahilak -, Begoa Urroz Ibarrola – DRIL talde armatuak eraila –, Mari Jose Bravo del Valle – Batalln Vasco Espaol taldeak eraila – eta Joseba Baradiaran Urkola – poliziaren ekintzak eragindako biktima – .