810.000 euro, «5.0 ikastetxe adimendunak» proiektuan parte hartzen duten Lanbide Heziketako ikastetxeen eraldaketa digitala finantzatzeko

0

Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuak proposatuta, zuzeneko dirulaguntza bana ematea (405.000 euro bakoitzari) Lanbide Heziketako itunpeko bi ikastetxe bateratu hauei: CPIFP Txorierri LHIPIri eta CPIFP Salesianos Deusto LHIPIri. “5.0 Ikastetxe adimendunak” proiektuan parte hartzen dute biek, eta 2022an beren espazioen, ekipoen eta azpiegituren eraldaketa digitala eta jasangarria finantzatzeko erabili beharko dute laguntza.

Lanbide Heziketaren eraldaketa digitalak bilakaera berri bat ekarriko du, eraldaketa disruptiboan oinarritua; prestakuntza-eredu aurreratu berri bat, ikastetxeetan antolaketa eta egitura desberdinak dituena, ingurune digitaletan aplikatutako espazio eta sistema adimendun berriekin. Horretarako, 2022-2024 aldirako Euskal Hezkuntza Sistemaren Eraldaketa Digitalerako Planak, hainbat ekintza jasotzen ditu, besteak beste, heldutasun digitaleko eredu bat garatzera bideratutakoak; heldutasun eredu horrek estaldura eman beharko die azpiegitura berriei, teknologia digitalen erabilera aurreratuko gaitasun berriei eta errendimendu handiko ikaskuntzen garapenari.

Emandako dirulaguntzak ekipamendu eta azpiegitura teknologikoki aurreratuak erostera bideratu beharko dira, bai eta ekipamendu eta azpiegitura horiek eragindako instalazio-gastuetara ere.

Eskuratutako ekipo eta azpiegiturekin, ikasgelan ikasprozesua modu digitalean eta iraunkorrean eraldatu ahal izango da ikasleekin, eta “5.0 Ikastetxe adimendun” direlakoak kudeatu ahal izango dira, honako teknologia hauek ezarriz:

    • Ikasgelako teknologia digital elkarreragileak. Smartphoneak, tabletak, eramangarriak, mahai digitalak eta horma digitalak, besteak beste, software espezifiko baten bidez elkarrekintzan dihardutenak.

 

    • Ikasgelarako murgiltze-teknologia digitalak. Errealitate birtualeko teknologiak, errealitate mistoa, errealitate fusionatua eta errealitate areagotua.

 

    • Errendimendu handiko prestakuntzarako espazioetako sistema adimendunak.

 

    • Azpiegitura digitalak, zerbitzariak eta switch-eak, fisikoak zein birtualak, eraldaketa digitalaren eskakizunei erantzun ahal izateko.

 

Diruz lagundutako jarduera hauek 2022ko irailaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra bitartean gauzatu beharko dira.