Aurrerapausoa Donostian ostatu-erabilerak arautzeko

0
PRUEBA

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, ostatu-erabilerak arautzeko Donostiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa idazteko lanen gaineko kontratazio espedientea

Tokiko Gobernu Batzordeak aurrerapausoa eman du hirian ostatu-erabilerak arautzeko. Hortaz, onartu du lehiaketara ateratzea fase guztietan Donostiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra aldatzeko dokumentua idazteko kontratua, udalerri osoan ostatu-erabilerak arautzeko.

Donostiako alkate Eneko Goiak azpimarratu du, helburua dela, hotel berriak eraikitzeko lizentziak emateko mugak ezartzea bultzatzea. Eta muga horiek hirigintza-araudiaren arebera ezarri behar dira, segurtasun juridikoa bermatuz.

Horiek horrela, Goiak honakoa gaineratu du: “Lan sakona egingo da, eta horretarako, egungo errealitatea, hirian dauden plazak, beharrak eta eskaerak aztertuko dira, baita hainbat hiri-adierazle ere konparazioa egin ahal izateko. Eta horrekin guztiarekin, Udalak behar dituen elementu objektiboak izango ditu eskatzen diren lizentzia berrien gaineko erabakiak hartzeko”.

Lizitazioaren aurrekontua 108.900 eurokoa da eta enpresa esleipendunak 24 hilabete izango ditu dokumentua idazteko.

Papin

Tokiko Gobernu Batzordeak behin betiko onartu du Papin eremuko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren aldaketa.

Aldaketa honi esker egungo garapen industrialak kontsolidatuko dira, eta era berean, eremua birsortuko da, gune publiko libreak handituz eta urbanizazioa hobetuz. Halaber, aldaketa honi esker egun eremuaren lur azpitik pasatzen den Molinaoko ubidea aire librera irekiko da.

Ikerbasqueren ikerketa zentro berria

Tokiko Gobernu Bsatzordeak onartu du Ikerbasque Fundazioari lizentzia ematea Ibaetako kanpusean 6.000 m eraikin berria eraikitzeko – Korta II eraikina –, hain zuzen ere, bikaintasuneko oinarrizko ikerketara zuzendutako eraikina. Era berean, lizentzia eman dio eraikin berria egongo den lursailaren ondoko Korta I eraikinaren aurrealdearen birgaitze partziala egiteko.

Eraikin berria bi urtetan amaituta egongo da, eta bertan sortuko diren 80 laborategietan konputazio kuantikoan, neutronikan, superkonputazioan, kimika aurreratuan, material berrietan, polimeroetan eta antzeko esparruetan diharduten 300 ikertzailek lan egingo dute.