Azaroaren 9an Zientzia Astea iritsiko da Barakaldora, eta jasangarritasunarekiko konpromisoa jorratuko da bertan

0
PRUEBA

Azaroko bigarren astean, Barakaldok ere, hiru euskal hiriburuekin batera, Zientzia Astean parte hartuko du. Ekitaldi ludiko eta pedagogikoa da, eta zientzia, teknologia eta berrikuntzaren kultura helarazi nahi ditu. Aurten, XXII. edizioan, jasangarritasunarekiko konpromisoa erakutsi nahi du. Hori horrela, azaroaren 9tik 13ra, EHUk bultzatzen dituen jarduerak antolatzeaz gain, Barakaldon mundu guztiari zuzendutako doako jarduera ugari egongo dira udalerrian bertan, jasangarritasunari eta aurtengo edizioko lema nagusiari lotuak denak: Klima Aldaketaren egokitzapena —Gizarte Eraldaketa barne hartuta— eta Hiri adimendunak eta klimatikoki neutroak.

Honako jarduera hauek daude proposamenean: erakusketak, hitzaldia, eskola-umeentzako jarduerak, haurrentzako zientzia, robotika eta sormen jasangarriko tailerrak, familientzako sormen jasangarriko tailerrak, ingurumen-ibilbideak, bisita gidatuak eta abar. Bestalde, Zientzia Kluba antolatuko da.

Mundu guztiari zuzendutako jardueren artean dago, besteak beste, Erakusteko kamisetak. Garapen Iraunkorrerako Helburuei buruz kontzientziatzeko irudiak,  erakusketa, EHUk Arte Ederren Fakultateko Sorkuntza eta Diseinuko Graduko ikasleek egina. Azaroaren 2tik 14ra egongo da ikusgai Clara Campoamor Zentro Zibikoan. Erakusketan kamisetetan inprimatutako 72 irudi egongo dira ikusgai, garapen jasangarrirako helburuek planteatzen dituzten munduko erronken jakitun izateko.

Halaber, nabarmendu egin behar da Hiria berriz naturalizatzeak ongizatea eta osasuna ekarriko die pertsonei  hitzaldia, non Beatriz Fernández de Manuelek, Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko EHUko UNESCO Katedraren ikertzaileak, azalduko digun hiriak ere klima-aldaketaren erantzule direla eta, aldi berean, eraginak jasan behar dituztela uholdeak pairatuz edo hiri-beroaren uharte-efektua intentsifikatuz, esaterako. Asteazkenean antolatuko da, azaroaren 9an, 19:00etan, Clara Campoamor Zentro Zibikoan.

«Hitzaldira bertaratzen direnek, amaitzen denean, Baso-bainuen jardueran eman dezakete izena, eta, horrela, esperimentatu ahal izango dute zer nolako onurak dituen hirian bertan naturarekin zuzenean harremanetan egoteak», adierazi du Nerea Canterok, Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteriako zinegotziak.

Bestalde, Zientzia Klubaz gozatzeko aukera izango dugu, non EHUko zientzialariek monologo zientifikoak eskainiko dizkizuten azaroaren 10ean, osteguna, 19:00etatik aurrera Clara Campoamor Zentro Zibikoan. Zuzeneko harremana izango dugu Barakaldoko Lorategi Botanikora egingo ditugun bisiten bitartez —azaroaren 9an (gaztelaniaz) eta azaroaren 11n (euskaraz), biak 11:30ean—, bai eta Munoa Finkako Lorategietara egingo den bisitan ere —azaroaren 9an 17:30ean (euskaraz) eta 18:30ean (gaztelaniaz)—. Bestalde, PR4BI 210 Uraren Ibilbidean ibiltzeko aukera egongo da. «Ibilbidean, Errekatxoko paisaiaz gozatzeko aukera izango dugu, 5 kilometroko ibilbide gidatu batean, Etxebarriako urtegia inguratuz», adierazi du Canterok. Azaroaren 12an egingo da, 10:00etatik 13:00etara. Aldez aurretik eman behar da izena Natur-Gelan.

Jarduera horiez gain, sormen artistikoko proiektu batean parte hartzeko aukera egongo da Miriam Loidi Zuleten eskutik. EHUko Ikerketa eta Sormena Artean Masterra; Bizitzak salbatzeko tapakiak du izena. Proiektuaren bitartez, ehunaren alorrean kontsumitzeko moduak eta ohiturak zalantzan jartzen ditu, eta sormen-prozesuan parte hartzeko aukera emango du. Parte-hartzaileek beren ehunen zatiak josiko dituzte eskuz, eta guztien artean Bizitzak salbatzeko tapaki handi bat sortuko da. Azaroaren 9tik 11ra. 17:00 – 19:00. Clara Campoamor Zentro Zibikoan.

HAURRENTZAKO ETA FAMILIANTZEKO JARDUERAK (IZENA EMAN BEHAR DA)
Barakaldoko Zientziaren Astean, halaber, haurrentzako eta familientzako jarduerak pentsatu dira. Horri dagokionez, haurrentzako zientziari, robotikari eta sormen jasangarriari buruzko tailerrak antolatuko dira. Azaroaren 11ko arratsaldean, ostirala, eta azaroaren 12ko goizean, larunbata, jasangarritasunari eta Zientzia Astearen aurtengo edizioko gai nagusiari lotutako 25 tailerretan parte hartzeko aukera egongo da. Hauxe da gaia: Klima Aldaketara egokitzea —Gizarte Eraldaketa eta Hiri Adimendunak eta Klimatikoki Neutroak barne hartuta—.

25 tailerretatik 11 zientziako tailerrak izango dira, honako proposamen hauekin, besteak beste: Meteorologia dibertigarria;Teilatu ekologikoa; Ur errota; Energia eolikoaren sorgailua;… robotikako 8 tailer, honako izenburu iradokitzaile hauekin: Robot suhiltzailea; Diseinatu zure hiri berdea; Smart mobility:auto autonomoa,…eta sormen jasangarriko 6 tailer, non izenean ezkutatzen duten sormena esnatuko den: Animaliak. Arte birziklatua;  Piktogramak «konpromisoa planetarekin»; Modelatu buztinaz…

«Tailerrak euskaraz emango dira, eta 6 eta 12 urte bitarteko haurrei egongo dira zuzenduta. Hauexek izango dira taldeak: 6 eta 8 urte bitarteko haurrak eta 9 eta 12 urte bitarteko haurrak. Clara Campoamor Zentro Zibikoan egingo dira, eta aldez aurretik eman beharko da izena, azaroaren 2tik aurrera zentro zibikoan bertan», azpimarratu du Canterok.

SORMEN JASANGARRIKO TAILLERRAK FAMILIEKIN
Larunbat goizean, hilak 12, halaber, Familian aritzeko Sormen Jasangarrirako espazioan antolatuko diren jardueretan parte hartzeko aukera izango dute familiek, non sormena piztuko duten 14 tailer eskainiko diren, mundu jasangarri baten aldeko apustua aldarrikatzen den bitartean. Naturak emandako materiala edo material birziklatua abiapuntu hartuta, hiri-baratze txiki bat sortzen erakutsiko da, collage bat egingo da, birziklatutako plastikozko poltsa bat apainduko da eta buztina moldatuko da, besteak beste. Familientzako pentsatu da: heldu bat ume batekin edo gehienez 2 umerekin (4 urtetik gora).  Gaztelaniaz edo elebidun emango dira tailerrak, eta aldez aurretik eman behar da izena Clara Campoamor Zentro Zibikoan.

Amaitzeko, Motxila ikertzailea proposamena izango dugu, non Gorostizatik ibilbide autogidatu bat egiteko gonbidapena luzatzen den, ingurumeneko ikerketa bat gauzatuz, eta, horretarako, beharrezkoa den materiala duen motxila bat emango da. Azaroaren 12an eta 13an egingo da. Kasu honetan ez da izenik eman behar.