Dirulaguntza zuzena Musikaldia 2022 Euskadiko Musika Eskolen festari

0
PRUEBA

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, Pasaiako Udalari 25.000 euroko dirulaguntza zuzena ematea. “Pasaia” Musika Eskolaren titular den heinean. Laguntza hori 2022ko Musikaldia festak eragindako gastuak ordaintzeko erabili beharko du Pasaiako Udalak.

Euskadiko ia ehun musika eskoletatik 66 batzen dituen EHME – Euskal Herriko Musika Elkarteak, bi urterik behin ospatzen du Musikaldia deritzon festa. Hainbat herritako irakasle zein ikaslerentzako bilgune ere bihurtzen den festa hau antolatzeaz musika eskola bat arduratzen da, bi urterik behin. 2022ko Musikaldiaren antolaketaz –joan zen ekainean burutu zen- “Pasaia” Udal Musika Eskola arduratu zen.

Musika Eskolen jaia bi urtean behingo jaialdia da, eta EHMEko kide diren eskolen artean txandaka antolatzen da. COVID-19ak eragindako osasun-larrialdiko egoerak 2021eko edizioa bertan behera uztera behartu zuen, eta, azkenean, urte beteko atzerapenarekin ospatu da 2022an Pasaian, 2019an Alegria-Dulantzin egin zen azken edizioa baino 3 urte beranduago.

Hezkuntza Sailak gogotsu babesten ditu, bai musika eskolek egiten duten lana (egun 30.000 neska-mutil gazte ari baitira horietan musika ikasten), eta baita Musikaldia festa ere. Horregatik, jai egun hori antolatzeak sorrarazten dituen gastuen finantzaziorako ekarpena egiten du.