Ertzaintzak ETAk orain dela 36 urte, Ertzaintzako Gaien Ordezkari Nagusia zenean, hil zuen Genaro García de Andoain Larrinaga gogoratu du gaur. Euskadiko ertzain-etxeetan minutu bateko isilunea egin dute Ertzaintzako agintaria izan zenaren omenez.
Genaro García de Andoain Larrinaga, Ertzaintzako Gaien Ordezkari Nagusia zena, 1986ko azaroaren 2an hil zuen ETAk Bizkaiko Ubide udalerrian. ETAk bahituta zuen Lucio Aguinagalde enpresaria askatzeko polizia-operatiboan parte hartzen ari zenean jaso zituen tiroen ondorioz hil zen. Operatiboan industrialaria askatzea lortu zuten.
Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendariak eta Josu Bujanda Ertzaintzaren buruak, beste agintari eta agente batzuekin batera, minutu bateko isilunea egin dute gaur eguerdian Erandioko Lurralde Zentroan, gainerako ertzain-etxeetan lan-txanda ezberdinetan egin duten bezala.
Konpromisoa Memoriarekin
Oroimen-ekitaldi hau Ertzaintzaren Zuzendaritza eta Burutza sustatzen ari diren banako hamabost omenaldietako bat izan da, eta omenaldi horiek guztiek Ertzaintzak ekaineko lehenengo igandean guztiak batera gogoratzeko antolatzen duen ekitaldi nagusia osatzen dute.
Arauketa berri honekin, ETAk hildako ertzain bakoitza banaka gogoratzeko eta ikusgai egiteko Eusko Jaurlaritzak hartutako konpromisoa betetzen da.
15 agente hil zituen ETAk
Ertzaintzako 15 agente hil zituen ETAk 1985etik 2001era bitartean:
-
- Carlos Díaz Arcocha (1985).
-
- Genaro García de Andoain Larrinaga (1986).
-
- Juan José Pacheco Cano (1988).
-
- Luis Hortelano García (1989).
-
- Alfonso Mentxaka Lejona (1991).
-
- Joseba Goikoetxea Asla (1993).
-
- José Luis González Villanueva (1995).
-
- Iñaki Mendiluze Etxeberria (1995).
-
- Ramón Doral Trabadelo (1996).
-
- José María Aguirre Larraona (1997).
-
- Jorge Díez Elorza (2000).
-
- Mikel Uribe Aurkia (2001).
-
- Iñaki Totorika Vega (2001).
-
- Javier Mijangos Martínez de Bujo (2001).
-
- Ana Isabel Arostegui Legarreta (2001).