Europak Urteko Hidrogenoaren Harana izendatu du Hidrogenoaren Euskal Korridorea

0

José Ignacio Zudaire eta Iñigo Ansola BH2C Hidrogenoaren Euskal Korridoreko presidenteak eta presidenteordeak Bruselan jaso dute H2Valley of the Year Award deritzon saria, Europan hidrogenoaren arloko teknologiei buruzko ikerketa eta berrikuntza-jarduerak babestea xede duen Clean Hydrogen Partnership elkarte publiko-pribatuaren eskutik.

Honen helburua EBren gaitasun zientifikoa indartu eta integratzea da, hidrogeno garbiaren aplikazio aurreratuen garapena eta hobekuntza bizkortzeko asmoz. Elkarteak hiru kide ditu: Europako Batzordea, Hydrogen Europe-k ordezkatutako erregai-pilen eta hidrogenoaren arloko industriak eta Hydrogen Europe Research-ek ordezkatutako ikerketa-komunitatea.

Informazio gehiago