Osakidetzak aste honetatik aurrera zabalduko du gripearen aurkako txertoa herritar guztiei

0
PRUEBA

Osakidetza, asteon, herritar ororentzako gripearen aurkako txertaketa-kanpainarekin hasi da Euskadiko osasun-zentroetan.  Gaur arte, gripearen aurkako txertoaren 330.788 dosi eman dira, guztira.

COVID-19aren kontrako txertoa jartzeko, Osasun Publikoko Batzordeko langile adituen oharrak noiz jaso itxaron behar da; izan ere, oraingoz, aldi bereko txertaketa 60 urtetik gorakoentzat eta arrisku-taldeentzat baino ez da gomendatzen.

Oroitzapen-dosiaren txertaketa

Osakidetza, iaz egin zuen bezala, herritarrei gripearen eta COVID-19aren aurkako txertoak eskaintzen ari zaie, aldi berean hartzeko, eta arrisku handiena duten kolektiboekin hasi da. Hori horrela, joan den urriaren 3an, Osakidetza gripearen eta COVID-19aren aurkako txertaketa-kanpainarekin hasi zen Euskadiko osasun-zentroetan, arrisku-taldeei zuzenduta, eta, gaur egun, dagoeneko, 255.081 pertsonek hartu dute, dagoeneko, oroitzapen-dosia. Haietatik, 93.189 pertsona 80 urtetik gorakoak dira, alegia, % 62,7.

Gainera, txertaketari buruzko zalantzarik baduzu, Osakidetzak galde-eskeen atal bat du web-orrian, aldi bereko txertaketaren inguruan izan ditzakezuen zalantzak edo kasuistikak argitzeko:

https://www.osakidetza.euskadi.eus/osasun-eskola-ataria/-/2022eko-gripearen-aurkako-txertaketa-kanpaina/

Arrisku-taldekoa izan ala ez izan, hitzordua eska dezakezu Osakidetzaren web-orriaren bidez edo osasun-zentrora deituz.