Osakidetzako Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Onkologia erradioterapikoaren kontsultad onkologikora lekualdatu dira

0

Datozen egunotan, pazienteek jakinarazpena jasoko dute, telefonoz edo postaz, haien kontsulten kokapenaren, dataren eta orduaren inguruko aldaketekin

Osakidetzaren eta Onkologikoaren arteko lotura-hitzarmena sinatu zenetik, urratsak ematen joan dira, hitzarmen hori eraginkorra izateko eta pazienteei zerbitzu integratua eskaini ahal izateko, eredu eta helburu bakar batzuen arabera. Hala, Kudeaketa Klinikoko Unitatea –bertan sartzen dira Donostialdeako ESItik datozen zerbitzu inplikatuak eta Onkologikoa– eratzearen helburua da arreta bikaina, zuzena eta jasangarria ematea gaixotasun onkologikoak dituzten Gipuzkoako pazienteei, etengabe hobetzeko ikuspegiarekin.

Onkologia Erradioterapikoaren Zerbitzuan, era berean, urratsak eman dira norabide berean, eta zerbitzua integratu da, Onkologikoaren instalazioetan azeleragailu lineal berria eta modernoa jarri ondoren.

Hala, azaroaren 7an, Onkologikoaren eraikinera eramango dira Donostiako Unibertsitate Ospitalean egiten ziren jarduera batzuk, besteak beste, Kanpo Kontsulten arloa; hartan, pazienteek lehen bisitak eta segimenduak egiten dituzte, eta kokapen bakarra du orain, Onkologikoaren eraikineko bigarren solairuan.

Datozen egunotan, pazienteek jakinarazpena jasoko dute, telefonoz edo postaz, haien kontsulten kokapenaren, dataren eta orduaren inguruko aldaketekin.

Pazienteek jakin behar dute, gainera, arreta emango dien profesional-taldea orain arteko bera izango dela, zerbitzuaren aldaketa naturalen eta antolaketa-aldaketen ondoriozko aldaketa txiki batzuk gorabehera.