Azaroaren 10ean hasiko dira Ermua erdialdeko hondakin-urak bilduko dituen kolektorearen lanak

0
PRUEBA

Eusko Jaurlarirtzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailari atxikitako URA-Uraren Euskal Agentzia  azaroaren 10ean hasiko ditu Ermua erdialdeko hondakin-urak bilduko dituen kolektorearen lanak. Zubiarre Erdialdea eta Gipuzkoa Etorbidearen arteko kolektorea da: Ermuko erdigunea zeharkatuko du, hartara,  hondakin-urak bildu,  Apraizko araztegira bideratu eta  bertan behar bezala tratatzeko.

Lanak ”Ermuko udalerriko saneamenduaren eraikuntza-proiektua: Zubiaurre erdialdeko kolektorea eta Gipuzkoa etorbidea”  barruan sartzen dira. Lizitazio-aurrekontua 2.365.000 €-koa da, BEZa barne, eta 10 hilabeteko egikaritze-epea dute.

Aurreikusitako erasanak espazio publikoan

Obrak dirauen bitartean, ordainpeko autobidearen ordainsari ohiko aparkalekuaren zati bat okupatu beharko da, baita aparkalekuaren eta Gipuzkoa etorbidearen estalduraren hasieraren arteko ibaiertzeko pasealekua ere, 2023ko lehen hiruhilekoan.

Era berean, 2023ko lehen hiruhilekoan lanak egingo dira lurpeko udal-aparkalekuaren sarreran, hilabete inguruko iraupenarekin. Aparkalekuaren sarreran ahalik eta eragin txikiena izateko planifikatuko dira obrak, aparkalekurako sarbidea bermatzeko.

Kolektorearen zati berria hondakin-urak Debabarreneko kolektorera bideratzeko

Zubiaurre-erdiguneko kolektore berriak (Zubiaurre eta Gipuzkoa etorbidearen artean) Zubiaurretik gora dauden kolektoreak Gipuzkoa etorbidearen estalduraren barruan eraikiko den kolektore berriarekin lotuko ditu: gaur egun zuzenean Egora isurtzen diren hondakin-urak jaso eta Deba beheko kolektorera bideratzeko.

Zubiaurre erdialdeko kolektoreak, inguruko isurketak jasotzeaz gain, Mallabiako Goitondo inguruan dauden poligonoetatik datozen isurketak jasotzeko aukera emango du etorkizunean. Horretarako, URAk Goitondo Ermua kolektorea eraikitzeari ekin beharko dio: hori guztia, eraikuntza proiektu gehigarri baten xede izango da.

Ermuko saneamenduaren hobekuntza horiek Ermuko eta Mallabiko Saneamendu Proiektu Aldatuan eta Debabarreneko kolektoreekiko konexioan (2008) aurreikusitakoaren barruan kokatzen dira. Proiektu horren jarduketak hainbat fasetan egin dira. Proiektu horretan, Ermuatik eta Mallabitik (Goitondoko industrialdetik eta Mallabitik) datozen hondakin-urak garraiatzeko kolektoreak eraikiko dira. Bi udalerrietako isurketa guztiak lotu eta kolektore-sare berri baten bidez Elgoibarko Apraiz HUAra eraman nahi dira.