Bizintek-ek unibertsitateko talentua sustatzen du etorkizuneko ingurune digital eta industrialen diseinuan

0

Bizintek ingeniaritzak berriro jarri ditu balioan unibertsitateko talentu gaztearen premia eta talentu gaztea bera izen bereko sariketaren seigarren edizioan. Aurten, hamabi unibertsitatetako Gradu, Master edo Gradu-ondoko Amaierako hogeita bi proiektu aurkeztu dira. SPRI Taldearen partaidetzarekin egin den aurtengo sari-banaketa ekitaldian bereziki nabarmendu da etorkizuneko ingurune digital eta industrialen diseinua.

Eszenatokitzat harturik BICEzkerraldearen Barakaldoko egoitza, ekitaldi teknologiko hau termometro ona izan da berriro ere neurtzeko talentuak urteen buruan izan duen bilakaera. Bizintek-eko zuzendari nagusi Daniel del Ríok bere aurkezpen hitzaldian aztergai izan zituen teknologi sektoreak eta, bereziki, ingeniaritza arloak dituen arazo larriak.

Del Ríok adierazi zuen Bizintek sariketaren helburu nagusia dela talentua eta bokazioa sustatzea ingeniaritzako ikasle belaunaldi berrien artean, funtsezko zutabea delako gure ekosistema teknologikoaren garapen jasangarrirako, eta faktore garrantzitsuena gero eta azkarrago aldatzen ari den mundu batean hazten jarraitzeko.

Sarituak

Lehen saria Zaragozako Unibertsitateko Andrés Malladak eraman du, rally nabigaziorako IoT-n oinarritutako odometro adimendun bat garatzeagatik. Bigarren saria Malagako Unibertsitateko (UMA) Daniel Rodríguez Carriónentzat izan da, hazien ernalketa aztertzeko IoT-n oinarritutako negutegi adimendun baten prototipoagatik, eta hirugarren saria Sergio Ramírez Ojeak jaso du –hau ere Malagako Unibertsitatekoa–, igogailuentzako sentsore ez-ukigarri baten diseinu berritzaileagatik.

Bizintek sariketa

Urtez urte, Bizintek sariketa benetako topagune bat izaten da Euskadiko I+G+B arloko eragile garrantzitsuenentzat, eta ekitaldi horrek Ingeniaritzaren arloko ateak irekitzen dizkie etorkizuneko ingurune digital eta industrialak diseinatuko dituzten ikasleei. Asmoa da aukera profesionalak eta ikusgarritasuna ematea proiektu berritzaileenei, talentua atzematea eta etorkizuneko ingurune digital eta industrialak diseinatuko dituzten ikasleei ateak irekitzea beren premia larria duen sektorera.

Lehiaketa teknologiko honekin ingeniaritzako ikasleak motibatu nahi dira, proiektuak garatzen jarrai dezaten: Bizintek-en badakigu aukera txikiak direla erronka handien abiapuntua.

Seigarren edizio honetara Euskadiko enpresa eta erakundeetako eta teknologia arloko hainbat pertsonalitate azaldu ziren. Euren artean, Amaia del Campo, Barakaldoko alkatea, Aitor Cobanera, SPRIko enpresen sustapenerako zuzendaria eta Eva Armesto, Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresen Sustapen Saileko administrazio eta enpresen zuzendariorde nagusia.

 

Orobat izan ziren ekitaldian Iván Jiménez Aira (Bizkaia Talent erakundeko managing director) eta Mario de Miguel Ramos (aholkularia berak eta beste batzuek sortutako Sorex Sensors Ltd enpresan, Cambridge Unibertsitatearen, Madrileko Unibertsitate Politeknikoaren eta Warwick Unibertsitatearen spin-out bat). Talentuari buruzko euren ikuspegia eman zuten halaber Julián Trullén Torresek (MAX Estrem enpresako zuzendari nagusiak) eta Laida San Sebastiánek (Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza fakultateko ekintzailetzako zuzendariak).