Lore eta landare banaketa berria

0
PRUEBA

30.000 landare eta lore banatuko dira, begonia, dalia, tagete, geranio eta abarren artean. Landare horiek hiriko lorategiak apaindu dituzte udan, eta orain bigarren bizitza bat bilatzen ari dira interesa dutenen etxeetan.

Azaroaren 7an, astelehenean, Ramon Labayen plazan izango da banaketa, asteartean, hilak 8, Ondarreta pasealekuan, eta azaroaren 9an, asteazkenean, Pio XII.a plazan, Amara Plaza hotelaren aurrean.

Loreak. % 80 zur-zuntzez eta % 20 zohikatzez egindako ontzi biodrainagarri batean banatzen dira, hazkuntza ekologikorako egokiak direnak. Horiekin batera, % 100 birzikla daitekeen poltsa bat eta ekimenaren azalpen-orri bat ematen dira.

Hirugarren aldia da lorategietako loreak eta landareak herritar interesatuen artean banatzen direla. Lehen, biltegira eramaten ziren konpostatzeko.

2022/11/03-an argitaratua