Urriko enplegu-datuak

0

Urrian enpleguak mehatxu ekonomikoak baino indar handiagoa erakusten jarraitzen du. Langabezian dauden pertsonen datua ia geldirik dago, eta gorakada txiki bat izan du. Egungo testuinguruan, urteko joeraren freno gisa interpreta daiteke. Hala ere, azken hogei urteetan gehiago igo da langabezia hilabete honetan, jaitsi denean baino. Beraz, ezin da behin betiko ondoriorik atera.

Gauza bera esan daiteke Gizarte Segurantzako afiliazioari buruz. Urtero hazten da urrian, eta oraingoan ere bai. Baina daturik garrantzitsuena da Euskadin afiliazio gehien duen urria ez ezik, maximo historikoa ere ezarri dela berriro, eta historian inoiz ez dela hainbeste euskaldun egon lanean, kotizatzen eta eskubideekin.