Berrikuntza diabetesean eta beste konplikazio kroniko batzuetan

0

Ospitalean egin da diabetesa eta beste konplikazio kroniko batzuk berritzeko V. jardunaldia, honetan Estatu osoko hainbat adituk parte hartu dute. Mari Luz Marqués ESIko zuzendari gerenteak, Ana Jesús Bustinduy Osakidetzako Ospitale Arreta Koordinatzeko zuzendariordeak eta Carlos Perry Astrazenecako harreman instituzionaletako arduradunak inauguratu dute ekitaldia.

Jardunaldiak hainbat gai lantzeko balio izan du, hala nola diabetesari buruzko osasun-emaitzen neurketa eta kudeaketaren berrikuntza, berrikuntza konplikazio kronikoen detekzio goiztiarrean, diabetesa duen pertsonaren ahalduntzea eta diabetesaren glukosaren monitorizazio interstiziala eta Adimen artifiziala medikuntzan.