Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean ari da lurraldeko mendietan larrialdietarako geolokalizazioko informazio-posteak instalatzen

0

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendiak eta Habitatak Kudeatzeko Zerbitzuarekin elkarlanean ari da lurraldeko mendietan informazio-posteak instalatzen, larrialdiekin zerikusia duten arazoak dituzten mendizaleei zuzenduta. Gipuzkoako Mendizale Federazioak eta Rural Kutxak ere sustatzen dituzten poste horietan eremu zehatzeko kokapenarekin zerikusia duen informazioa emango da, eta datuok lagungarriak izango zaizkio Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroari (112 SOS Deiak) laguntza-lanak arintzeko.

Poste berriak horiak izango dira, eta bertan agertuko dira landa-eremuaren eta eremua dagoen herriaren izenak, 112 telefonoa eta zutoin bakoitzari berariaz esleitutako identifikazio-kodea. Kode horri esker, Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zerbitzuak (112 SOS Deiak) lekuaren koordenatu zehatzak izango ditu eta, modu horretan, larrialdiaren kudeaketa laburtuko du.

Lehenengo fase batean, zutoinak Aralar parke naturaleko Gipuzkoako aldean jarriko dira, baina gero ekimena intereseko beste leku batzuetara ere hedatuko da.

Ekimena Eusko Jaurlaritzaren SOS Deiak app-ak eskaintzen duen “Bide segurua” funtzionalitateari eta geolokalizazio-zerbitzuari batuko zaie.