Bingen Zupiriak Juan San Martinen obra osoaren digitalizazioaren aurkezpenean parte hartu du

0
PRUEBA

Gaur goizean, Eibarko Portalea Kultur Etxean, Juan San Martinen obra Osoaren digitalizazioa aurkeztu da. Proeiktua gauzatu ahal izan da Eibarko Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Jakin Fundazioaren lankidetzari esker gauzatu ahal izan da. Azken hori ardura da digitalizazioaz.

Ekitaldian izan dira Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Harkaitz Millan Kulturako diputatua, Jon Iraola Eibarko alkatea eta Lorea Agirre Jakin fundazioko zuzendaria. San Martinen senide eta lagunak ere izan dira ekitaldian.

Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren esanetan «Idazlea, ekintzailea eta administradorea izan zen Juan San Martin eta gutxitan gertatu da Euskal Herrian ezaugarri guzti hauen uztardura. Ahalegin bakoitzean bere ideiak tinko mantentzeaz gain, 1980. urtean Indarkeriaren aurkako manifestuaren sinatzaileetako bat izan zen. Tradizio desberdinetako pertsonen arteko harremanak mantentzen jakin zuen eta guztien errespetua eta aitortza jaso zituen. Bere liburu eta artikuluen digitalizazioak gaurko euskaldunen eskura jarriko ditu Eibarreko seme honen nortasuna eta jarduna”.