Euskadiko Udaltzaingoen Koordinazio Batzordea bildu da Euskal Poliziaren Lanpostuak Hornitzeko Araudia arautzen duen Dekretuaren lehen zirriborroa aztertzeko

0

Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordea, Koordinazioko zuzendari Aitor Leterekin batera, buru dela elkartu da gaur goizean Euskadiko Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordea, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako Funtzionarioen Lanpostuak Betetzeko erreglamendua onartzen duen Dekretuaren lehen zirriborroa, oraindik izapidetze-fase goiztiarrean dagoena, aztertu da.

Batzordearen helburua da, besteak beste, Poliziaren zerbitzuak hobetzeko, poliziako langileen prestakuntza eta perfekzionamendua hobetzeko eta beren esku dauden baliabide tekniko eta materialen homogenizazioa lortzeko neurriak proposatu.

PARTE-HARTZAILEAK

Batzordearen bileran, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendari Ricardo Ituartek, Ertzaintzaren zuzendari Victoria Landa eta Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendari Goiatz Aizpuruk hartu dute parte, Udaltzaingoaren zerbitzua duten Euskadiko herrietako ordezkariekin batera.