Eusko Jaurlaritzaren laguntzen deialdia: 712.000 euro, arte eszenikoen eta musikalen azpiegitura pribatuen modernizazioa eta kudeaketa jasangarria egiteko. EBko Next Generation Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren parte da.

0

Bigarren aldia da, Next funts europarren barruan, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak dirulaguntza hauek deitzen dituela. 2021eko deialdian zortzi proiektu lagundu ziren diruz: Asociación cultural D 8 Sorkuntza faktoria, Asociación Hacería Arteak, Azala espacio de Creación y alojamiento rural S.L., Azkuna Zentroa, Lekuona Fabrika, Garaion antzokia, Harrobia Asociación para la Innovación en Producción Escénica eta Victoria Eugenia Antzokia.

Covid-19ak eragindako kalteak arintzeko helburua dute Next Generation EU funtsek. Aparteko aukera ematen dute errekuperazio-plan espezifikoak hedatzeko eta pandemiak inbertsioan eta jarduera ekonomikoan duen eraginari aurre egiteko. Helburu hori lortzeko neurriak sei zutabetan daude egituratua, eta horien artean daude, besteak beste, trantsizio ekologikoa, eraldaketa digitala eta hazkunde-eredu adimendun, jasangarri eta integratzaile bat, honako hauek barne hartzen dituena: kohesio ekonomikoa, enplegua, produktibitatea, lehiakortasuna, ikerketa, garapena eta berrikuntza.

Europar Batasunak berak adierazitakoa da, kultura- eta sormen-sektoreek zeregin garrantzitsua izan dezaketela susperraldi iraunkorra bermatzeko orduan, beren jardueren izaera dela eta: hazkunde azkarrekoak eta jabetza intelektualetik eta sormenetik eratorritako balio ekonomikoa dutenak. Hala ere, aldi berean onartzen da Covid-19aren krisian ezarritako gizarte-harremanetarako murrizketek ondorio ekonomiko bereziki negatiboak izan dituztela. Kulturari dagokionez bereziki zuzeneko jarduera izan da kaltetuena: arte eszenikoak eta musika, batez ere.

Informazio gehiago