Ezagutza eta praktika osasungarriak Santurtzin

0

Urrian, hainbat jarduera egin dira gure udalerrietako bizilagunen osasuna hobetzeko.

Alde batetik, Santurtziko Mamariga Osasun Zentroko osasun-langileek, udaleko gizarte-zerbitzuetako, kirol-zerbitzuetako eta osasun publikoko eragileekin batera, erorikoak saihesteko tailer bat eman dute udalerriko adinekoei zuzenduta.

Kabiezeseko erizainek bihotz-biriketako bizkorketari buruz hitz egiten diete Serantes ikastetxeko DBHko 4. mailako ikasleei. Oso ondo hartu dute saioa ikasleek.

Azkenik, «Osasun Guztiontzat» zikloaren barruan, Gordexolako Ibarra kultura-aretoan, organoak eta ehunak emateko eta transplantatzeko prozesuari buruzko hitzaldi bat eman zuten Uribe ESIko zuzendari mediko Patricia Rodríguezek eta Bilbo-Basurtuko ESIko ospitale barruko transplanteen koordinatzaile Mónica Delicadok.