Baserritarrek kristalezko egiturak izango dituzte Bretxaren kanpoko plazan

0

Baserritarrek kristalezko egitura berria izango dute euren jarduerarekin jarraitzeko Bretxako plazaren kanpoaldean egingo den berrantolaketan. Horrela dio gaur Tokiko Gobernu Batzordeak behin betiko onartu duten Bretxako HBPBren Xehetasun Azterketak.

Donostiako alkate Eneko Goiak honakoa esan du: “Baserritarrak protagonista izango dira Bretxako plazaren berrantolaketa berrian. Gainera, berrantolatze berri horren ondorioz, egun plazaren erdian dagoen eraikina – Tupper bezala ezagutzen dena – desagertuko da eta donostiar guztiok disfrutatzeko plaza ireki berri bat sortuko da”.

Pergola berria merkatu ohiaren eraikinaren hegoaldeko aurrealden kokatuko da eta segidako ezaugarriak izango ditu: gehienez 5 metrotako zabalera; gutxienez 3,50 metrotako altuera librea; Bretxako merkatuaren aurrealdearen luzera berdina; eta aurrealdetik 20 zm aldenduta, markesina ixteko elementuek aurrealdea ez ukitzeko.

Gainera, Xehetasun Azterketak sotora sartzeko lerrokadurak eta bolumetria aldatzen ditu, eta ondorioz, sarrerak gehienez 8 metrotako zabalera izango du eta Bretxa eta Arraindegia eraikinen aurrealdeekin lerrokatuta egongo da.