Berrikuntza digitalaren saria

0

Ginekologiako ama-haurren ikerketa-taldeak Diario Médicok ematen duen EnnovaHealth22 saria jaso du Big Datan eta Adimen Artifizialean. Diario Médicoren ekimen honen bigarren edizioa da, eta berrikuntza digitaleko ideia onenak biltzen ditu, osasun-sistemari balioa emateko eta pertsonen osasunean eragiteko.

Saritutako proiektua «Screening aurreraturako laguntza eta arriskuak murriztea etapa perinatalean. NONA» da. Erabakiak hartzen eta haurdunaldiko eta haurtzaroko konplikazioak aurreikusten laguntzeko sistema bat da. Proiektuaren barruan, tresna aurreratuenaren helburua da klinikoak eta pazienteak laguntzea kanpoko bertsio zefalikoan erabili nahi duten analgesia mota erabakitzen, aukeraketa horrek arrakasta-tasan izango duen inpaktua eta maniobrak eragingo duen mina ezagutuz; hori guztia norbanakoaren ezaugarriak kontuan hartuta pertsonalizatuta.

Tresnaren garapenean, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko eta Biocruces Bizkaia Institutuko ama-fetuen medikuntzako ikerketa-taldeak (ikertzaile nagusia: Jorge Burgos) eta Vicomtechek, Visual Computing & Interaction eta Artificial Intelligence arloetan espezializatutako teknologia zentroak (Nekane Larburu eta Eduardo Alonso) parte hartu dute.