Ertzaintzak eta aseguru-etxeek elkarlanean jarraituko dute sektorean iruzurrari aurrea hartzeko

0
Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Eusko Jaurlaritzaren eta UNESPA Espainiako Aseguru eta Berraseguru Entitateen Elkartearen arteko Oinarrizko Lankidetza Hitzarmena luzatzeari. 2018ko urrian bi erakundeek lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten aseguru-etxeen sektoreko iruzurraren arloan prebentzio, detekzio eta informazio lana egiteko eta iruzur horri aurre egiteko. Hitzarmena lau urterako sinatu zuten, eta indarraldia amaitu denean, bi erakundeek erabaki dute beste lau urtez, 2026ko urrira arte, luzatzea.

Berritu den hitzarmenak berriz ere jaso du bi erakundeen arteko komunikazio- eta informazio-bideak indartzeko konpromisoa, aseguru-etxeen aurkako iruzurraren arloan eta, zehazki,  kapitalen zuriketan, krimen antolatuaren finantzazioan, aktiboen berreskurapenean, eta beste hainbat gaitan, delitu-egintzak ikertzeko eta argitzeko Ertzaintzaren lana errazteko. 

Horrez gainera, jarduketa-protokolo bateratuak sortuko eta inplementatuko dituzte eta era horretako delituei aurre egiteko behar diren formakuntza-ekintzak ezarriko dituzte.