Eusko Jaurlaritzak hilaren 10ean probatuko du Bilbon gertaera simulatu baten bidez, larrialdi edo hondamendi handi baten kasuan biztanleriari abisuak helarazteko ES-Alert sistemaren eraginkortasuna

0

Eusko Jaurlaritzak, SOS Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroaren bidez, datorren azaroaren 10ean, 10:00etatik aurrera, probatuko du biztanleriari abisuak helarazteko ES-Alert sistemaren eraginkortasuna, Bilboko Txurdinaga eta Begoñako Andramaria auzoetako eta inguruko bizilagunen telefono mugikorretara abisu simulatu bat bidaliz. Abisu horiek jasoko dituzten pertsonek egiaztatuko dute euren dispositiboek txistu bat igortzen dutela, eta dispositiboan lasaitzeko mezu bat ere jasoko dute biztanleriari zuzendutako alerta-sistema berriaren proba bat dela adieraziz.

Berez, simulazioa abisu-eremuko antenetara konektatuta dauden telefono guztietara iritsiko da zuzenean. Alde horretatik, nabarmendu behar da Euskadik 2020tik duela biztanleriari abisuak igortzeko “Alderantzizko 112” sistema propioa, 112 SOS Deiak aplikazioan integratuta, eta Babes Zibileko eta Larrialdietako Zuzendari Nagusiak babestutako ekimen berriak, beraz, EAEn jada ezarrita dauden autobabes-erremintak osatuko ditu.

Adierazitako txistua entzun ondoren, mugikorretan alerta jasotzen duten pertsonek mezu hau irakurri ahal izango dute:

112 SOS DEIAK EUSKADIK EGINDAKO ALERTA MASIBOEN AKTIBAZIO-PROBA

Ez erantzun mezu honi.Ez deitu 112ra. Larrialdi-hondamendi egoeren aurrean herritarrei telefono mugikorretara bidaliko zaien alerta-sistemaren proba-mezu bat da. Eskerrik asko

Mezua irakurri ondoren, sakatu Onartu pantailatik ezabatzeko.

PRUEBA DE ACTIVACION DE ALERTAS MASIVAS DESDE 112 SOS DEIAK EUSKADI

No responda a este mensaje. No llame al 112. Este es un mensaje de prueba del sistema de alertas a teléfonos móviles ante situaciones de gran emergencia. Gracias.

Una vez leído el mensaje pulse Aceptar para eliminarlo de la pantalla.

Probak txandaka ari dira egiten autonomia-erkidego guztietan. Larrialdi handiko egoera erreal bat gertatuko balitz, SOS Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak kaltetutako eremuetako gailuetara bidaliko lituzke era horretako mezuak.

Alderantzizko SOS Deiak-112 aplikazioa

Eusko Jaurlaritzak gogoratzen du SOS Deiak app-ak, beste funtzionalitate batzuetan artean, “Alderantzizko 112” izenekoa duela, eta biztanleriari zuzendutako alerta goiztiarreko sistema horren bidez arrisku-egoerei buruzko abisu zehatzak jaso daitezke eragindako pertsonak dauden lekuaren arabera.