Lehendakariak Iura Vasconiae Fundazioaren ordezkaritza bat hartu du

0

Lehendakariak, Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak lagunduta,  Iura Vasconiae –Euskal Herriko zuzenbide historiko eta autonomikoa aztertzeko Fundazioaren ordezkaritza bat hartu du gaur goizean. Bileran,  Gregorio Monreal Fundazioko presidenteak eta Mikel Mancisidor ikerlariak «Fortun García de Ercilla» proiektua aurkeztu diote Lehendakariari, XV. mendeko euskal legelari horri buruzkoa.