Memoria eguna

0
PRUEBA

Memoria Egunaren ekitaldi nagusia Gogoraren egoitzan izango da, azaroaren 10ean arratsaldeko 18:00ean, Iñigo Urkullu Lehendakaria buru duela.

Ekitaldi honetan ‘Euskadin memoriaren gizarte eraikuntzarako oinarri partekatuak’ dokumentua aurkeztuko dute egileek: Unai Belaustegi, Eider Landaberea, Virginia López de Maturana historialariek eta Josu Elespe, Maria Jauregi eta Axun Lasa biktimek. Ekaitz Goikoetxea bertsolariaren eta Edurne Portela idazlearen aportazioekin

Beraiekin izango dira: Beatriz Artolazabal, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua; José Antonio Rodríguez Ranz, Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea; Aintzane Ezenarro, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria eta Mónica Hernando, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun zuzendaria

Aurkezpena solasaldi modura egingo dute, Pilar Kaltzada kazetariak lagunduta eta Kukai Dantza taldeak ikuskizuna eskainiko du.