Amaitu da Donostiako Kapitainene kalea hobetzeko obra

0

Egia auzoko Kapitainene kalea hobetzeko lanak amaitu dira, eta horrek galtzada, espaloia eta argiteria-sarea hobetzea ekarri du. Galtzada berritu egin da Konkorrenea kalearen elkargunetik Martin Santos plazarekin lotzen den igogailurako sarbidea den oinezkoentzako pasabideraino.

Miguel Ángel Díez Hiri Mantenimenduko zinegotziak adierazi duenez, “espaloiak zabaltzeko, galtzada altxatzeko eta argiztapen publikoa berritzeko aprobetxatu du. Obrak 45.100 euroko kostua izan du eta hilabetez luzatu da”.

Kapitainene kaleak bizitegi-eraikinak ditu alde batean, eta orain sarbide erosoagoa eta seguruagoa dute, kaleak ia oinezkoentzako funtzioa hartzen baitu.