Euskadiko Irakurketa Ekintza Plana 2023

0

Datorren azaroaren 30ean, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako profesionalei zein irakurzaletasuna sustatzeko jardueretan interesa duen pertsona orori zuzendutako tailerra egingo da Bilbon, Euskadiko Artxibo Historikoan. Tailer horren helburua, 2023. urterako, 12 eta 19 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekintzen gainean eztabaidatzea eta adostea izango da.

Tokia: Euskadiko Artxibo Historikoa (María Díaz de Haro,3 – Bilbo)
Ordua: 10: 00-14: 00
Tailerra Andoni Iturbek, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak, irekiko du eta Gemma Lluchek, irakaslea eta ikertzailea, eta Asun Agirianok, Arrasateko liburutegiko zuzendariak, parte hartuko dute.

Eguna erreserbatzea gomendatzen dizuegu, eta sareko liburutegi guztientzat interesgarria den tailer horretan parte hartzera animatzen zaituztegu. Egitaraua itxi ahala, ekitaldien berri ematen eta xehetasunak ematen jarraituko dugu.

Izena emateko idatzi liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus helbidera edo deitu 945-019471 telefonora (Maider Uriarte)