Lan eta Enplegu Sailak bat egin du 2022ko Euskaraldiarekin

0

Lan eta Enplegu Sailak bat egin du 2022ko Euskaraldiko ekitaldiekin.

Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburua, Alfonso Gurpegui Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordea eta Elena Pérez Barredo Laneko eta Gizarte Segurantza ko sailburuordea buru zirela, taldeak bat egin du Euskaraldiaren hirugarren edizioarekin.

Aurten azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean ospatuko da, ‘Hitzez ekiteko garaia’ lelopean, herritarren hizkuntza-ohiturak aldatzeko eta euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin.