Lehendakaria «Gazte Plazan» 2030 Agendari buruzko erakusketa ibiltariaren inaugurazioan izan da Donostian

0

EGK-k, Gizarte Trantsizioko eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiarekin eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzarekin lankidetzan, «2030 Agenda Gazte Plazan» erakusketa ibiltaria diseinatu eta sustatu du. Dibulgaziozko eta partaidetzazko ekimena da gaur goizean Donostian inauguratu dena. Bertan izan da Iñigo Urkullu lehendakaria, baita  Gizarte Trantsizioko eta 2030 Agendako idazkari nagusi Jonan Fernandez, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko lehendakari Maialen Olabe, eta Gazteriako zuzendari Miren Saratxaga ere. Udazken honetan zehar, hiru lurralde historikoetako hiriburuetatik igaroko da eta 2024rako, Euskadiko beste herri batzuetara eramatea da asmoa.

Gainera, erakusketa ibiltari hau jartzen den hiri edo herri bakoitzean, elkarrizketarako eta parte hartzeko programa bat antolatuko da, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak diseinatua. Goizetan, jarduerak ikastetxeei zuzenduta egongo dira, eta arratsaldeetan, berriz, publiko orokorrari zuzenduta egongo dira, gazteei gonbidapen berezia eginez. Gainera, asteburuetan bisita gidatuak egin ahal izango dira.