Lehendakariak: «Berrikuntza ezinbestekoa da Euskadiren etorkizunerako»

0

Lehendakariak eman dio amaiera Global Innovation Day-ren hamaikagarren edizioari, gaur goizean Donostian; Innobasquek antolatu du ekitaldi hori. Han, Iñigo Urkulluk ziurtatu du uste sendoa duela berrikuntza ezinbestekoa dela Euskadiren etorkizunerako. “Batu nahi dugu eta epe luzeko ikuspegiarekin egin” −esan du.

Hitzaldian adierazi duenez, Euskadi herrialde berritzaile indartsuen artean dago Europako rankingean, eta dagoeneko hamargarren postuan dago Europar Batasuneko 27 herrialdeen artean, Alemaniaren atzetik. “Ez gara konformatzen –ziurtatu du– aurrera egiten jarraitu nahi dugu eta ikerketan eta berrikuntzan inbertitzen jarraitu nahi dugu, Eusko Jaurlaritza lehena”. Puntu honetan gogorarazi du 2023rako Aurrekontu Proiektuan, Eusko Jaurlaritzak duela gutxi aurkeztutakoan, I+G+B babesteko partidak % 12 handitzea aurreikusi dela, bi urtean Europarekin bat egiteko helburuarekin.

Beste une batean, Euskadin talentua garatzen, erakartzen eta atxikitzen laguntzen duten faktore guztiak indartzen jarraitzearen alde egin du, ikerketaren eta berrikuntzaren aurrerapenerako aktibo kritiko bat baita hori. “Ziurgabetasunaren eta moteltze ekonomikoaren aurrean, berrikuntzarekiko eta pertsonekiko konpromisoari eusten diogu, haien talentuarekiko konpromisoari, alegia” –aipatu du.

Azkenik, lehendakariak eskerrak eman nahi izan dizkio Innobasqueri, jardunaldiaren antolatzaileari, ekintzen bidez erakutsitako konpromisoagatik, sozializatzeko duen gaitasunagatik eta berrikuntzaren alde mobilizatzeagatik.