SmartLog: “Etorkizuna datuek bultzatuko dute eta duten boterea prozesu logistikoetan aprobetxatu behar dugu”

0

Nazioarteko bokazioarekin eta berrikuntza bere DNAn  duela jaio zen SmartLog 2016an Urretxun (Gipuzkoa). Enpresak prozesu intralogistikoen automatizazioa hurrengo mailara eramaten du, erabateko konektibitatea, Big Data, Adimen Artifiziala eta Machine Learning bezalako teknologiak konbinatuz. Sei urtean baino ez, 45 pertsonako plantillarekin, enpresa handietako banaketa-zentroak eta biltegiak automatizatu ditu, hala nola, Coca Cola, Loewe, Hola Moda (Erdialdeko Amerikako H&M denden frankiziak kudeatzeko sortua), IMCA Costa Rican, Interagrovial (John Deere markaren ordezkari baimendu bakarra Uruguain eta Argentinan), edo Elkar, Euskadin; gainera, filialak ezarri ditu Panaman, Uruguain, Perun eta Dubain. 

“Egungo egoera aldakorrak eta iheskorrak hornikuntza-kateko arduradunak lehiakorragoak izateko irtenbideak bilatzera bultzatzen ditu, eta biltegiaren kudeaketa malgu eta eskalagarria egitera, entregak gero eta azkarragoak eta lokalagoak izan daitezen, pertsonalizatuagoak, eta kanal ugariren bidez (e-commerce, omnikanalitatea, mikrofulfillmen…)”, azpimarratu du Xabier Zubizarretak, SmartLog Groupeko zuzendari nagusiak. “Eta testuinguru horretan, prozesu logistikoen, banaketa-zentroen eta biltegien automatizazioa funtsezkoa” dela gaineratu du.  

Hori horrela, SmartLog gai da soluzio intralogistiko adimendunak eraikitzeko, bezeroaren beharrizan operatiboetara eta negozio-beharretara egokitutako automatismo desberdinak integratuz. Horrela, enpresek espazioak optimizatzeaz gain, eskaerak prestatzeko eta sailkatzeko prozesuak arintzea, kostu operatiboak murriztea eta, azken batean, “produktibitatea eraginkortasunez eta kalitatez handitzea lortzen dute”, Zubizarretaren esanetan.  

Hori guztia sortzen ari diren teknologiak gertutik zainduz egiten du, beren katalogora gehitu ahal izateko. Hala azaltzen du zuzendari nagusiak: “Robotika mugikorrera bideratzen ditugu gure soluzioak, eta teknologia berriak txertatzen ditugu are urrunago iristeko, hala nola erabateko konektibitatea, Big Data, Adimen Artifiziala eta Machine Learning. Etorkizuna datuek bultzatuko dute, eta haien boterea baliatzeko gakoa kudeaketa-sistemaren eta prozesu logistikoen automatizazio-sistemetan integratutako adimenaren konbinazioan dago”.  

Beren produktuetako bat Galys biltegiak kudeatzeko softwarea da, duela gutxi Costa Ricako IMCAn inplementatu dutena, Dominikar Errepublikarako eta Jamaikarako mundu mailako marka liderrak dituen enpresa ordezkari handi bat. “Datuen ustiapenean, IAn eta Machine Learningen oinarritutako datuen monitorizazioaren ondorioz, software horrek, bai eta instalazioen monitorizazio eta kudeaketa prediktiborako gure sistemak berak ere, prozesu automatizatu guztien funtzionamendutik ikasiko dute, hobekuntzak proposatuz, mantentze-lanak programatuz, konfigurazio berriak gomendatuz eta agertoki berriak iragarriz. Horrela, etorkizunari aurrea hartzea eta soluzio globalak ematea lortzen dugu, baita hornidura-kate osoari adimena ematea ere”, adierazi du Zubizarretak.  

Bere Autostore robotikako soluzioa ere, e-commerce eta omnikanal estrategien eskaerak prestatzeko behar guztiak konpontzea ahalbidetzen duena, nazioarteko hainbat enpresatan inplementatu da. Horren adibide dira Hola Moda, Erdialdeko Amerikako H&M denden frankiziak kudeatzeko sortua; Interagrovial, John Deere markaren ordezkari baimendu bakarra Uruguain eta Argentinan, edo Postquam kosmetika marka, beste askoren artean.  

Bezeroarengandik gertu

SmartLog e-commerce eta/edo omnikanalitatean jarduten duten askotariko sektoreetara zuzentzen da, hala nola, retail, moda edo kosmetika, osasun-laguntza, farmazia-laguntza, elikadura, industria-ondasunak, elektronika, operadore logistikoak edo aeronautika. Sektore bakoitzean bezeroa laguntzen dute proiektu logistikoaren bizi-zikloaren fase guztietan, bere beharren eta datuen azterketatik hasi eta ondorengo segimendu, mantentze eta etengabeko optimizaziora arte.  

Zerbitzu onena emateko, Urretxuko enpresak merkatuak tokian hartzeko estrategiaren alde egin du. “Gure zerbitzuak behar diren lekuetan egon nahi dugu, eta tokian modu proaktiboan jardun. Izan ere, gure nazioartekotze-estrategiaren barruan sar daitezkeen merkatuak etengabe aztertzeko prozedura dugu. Horrela, Erdialdeko eta Hegoaldeko Ameriketara, Arabiar Emirerrietara, Egiptora eta Saudi Arabiara hedatzea lortu dugu”, Zubizarretaren esanetan.  

Bere etorkizuneko estrategiak ildo beretik jarraitzen du. “Gure lidergo-posizioa sendotu nahi dugu gaur egun gauden herrialdeetan, eta merkatu berrietara hedatzea aktibatu nahi dugu, hala nola Kolonbiara”. Horretarako, SGA/WMA biltegiak kudeatzeko sistemak hornitzen dituen enpresa baten, Dinaiz digitalizazio-enpresaren eta Smart Health Logistics osasun-zentroen eta ospitaleen logistikan espezializatutako enpresaren laguntza estrategikoa dute. Taldean sartu berri diren hiru horiek “gure posizionamendu teknologikoa indartzen dute, eta etorkizuneko estrategia hedatzea ahalbidetzen dute”, ondorioztatu du zuzendari nagusiak.  

Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, adibidez Elkartu, Gauzatu edo BEINT eta Global Training Bekak.