Barnetegi Teknologiko berria barne-prozesu errepikakorrak automatizatu eta akatsak saihesteko

0

Hauxe da SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak antolatutako lehen Barnetegi Teknologikoa, tresnak eskaintzen dizkiena enpresei giza baliabideak behar dituzten prozesu errepikakorrak identifikatzen laguntzeko, zeren prozesu errepikakor horietan gizakiaren esku-hartzeak ez du inolako baliorik eransten, eta, gainera, areagotu egiten du akatsak sortzeko aukera.

Hona hemen Barnetegi Teknologikoaren edizio honetan landuko den gai berria: enpresako baliabideen optimizazioa, prozesuen identifikazio eta automatizazio robotikoaren (RPA) bidez. Prestakuntza trinko honetan (BT) barneratutako ezagutza berriak lagungarri izango dira enpresako prozesu errepikakorrak eraldatzeko eta, bide horretatik, lan-kargak murrizteko, prozesuak arintzeko eta barne-kudeaketa optimizatzeko, enpresaren ahaleginak balio operatiboa lortzera bideratu daitezen.

Prozesu errepikakorren identifikazioaz gain, Barnetegian hizpide hartuko dira RPA teknologiaren irismena eta merkatuko punta-puntako tresnak. Gainera, parte-hartzaileek aukera izango dute teknologiaren bidez konpondu diren kasu errealak ezagutzeko. BT honen zati bat Microsoft Power Automate erabiliz egingo diren ariketa praktikoz osatuta egongo da.

Informazioa

Zer da Barnetegi Teknologiko bat?

BT bat formatu trinkoko hedapen/sentsibilizazio eredu bat da eta “learn by doing” (eginez ikasi) eredua eta metodologia baliatzen du, zeinarekin posible baita bertaratuak aukeratutako gaiaren inguruan sentsibilizatzea eta, ondoren, gai hori taldean lantzea, formatu trinkoan, kasuan kasuko gaian adituak diren irakasleen aholkularitzarekin. BT hauen helburua da eginiko lana abiapuntu bat izan dadila parte-hartzaileek landutako gaia bultzatu dezaten euren antolakundeetan. BTak egun osoko jardunaldiak izaten dira, 9:00etan hasi eta 18:00etan amaitzen direnak