Kultura eta jasangarritasuna. Inplementaziorako gida

0

Jasangarritasuna da munduko garapenaren aurrerapenaren gaineko eztabaidaren ardatza, eta funtsezko gai bat bihurtu da agenda politiko nazional zein internazionalean. Egungo testuinguruak agerian uzten du klima-krisiarengatiko kezka areagotuz doala munduko iritzi publikoaren artean, eta hedadura handiko mugimendu sozial ekologisten gorakada dugu horren erakusgarri.

Gauzak horrela, eremu guztietatik egungo premiei erantzun jasangarriak emango dieten soluzioak bilatzeko erronkari heldu behar diogu, betidanik onartu diren ikuspegi eta perspektibak zabalduz.

Txosten hau funtsezko bi helburutik abiatuta garatu da. Lehenik, kulturaren eta jasangarritasunaren arteko binomioaren gaineko auzia zertan den zehaztea, kulturak ingurumen-erantzukizunaren hobekuntzan duen garrantzia eta sektoreak lehendik dauden jasangarritasun-kontakizunetatik jaso duen eragina erakusten duten azterlanak, proposamenak eta ekimenak ikertuz. Bigarrenik, gida praktiko bat egitea, kultura-sektoreko erakundeen ekintza ingurumen-eremuan garapen jasangarriko neurriak hartzera eraman dezan.

Helburu horiek lortzeko, nazioartean eta eremu estatal eta autonomikoan lehendik dauden proposamenak sakonetik berrikusi dira, eta ideia nagusiak laburbildu ekintza-gida praktiko bat egiteko, hura inplementatzeko baliagarri diren erreminten multzo bat barne.