Azaroaren 18an emango dituzte 2022ko Euskadiko datu irekien lehiaketetako sariak

0
PRUEBA

Datorren ostiralean, azaroak 18, 2022ko Euskadiko datu irekien sariak emango dituzte Bilbon kokatuta dagoen Euskadiko Artxibo Historikoan. Aukera ezin hobea izango da proiektu irabazleak xehetasun handiagoz eta zuzenean ezagutzeko.

Ekitaldira bertaratzea doakoa da, baina edukiera-mugak baldintzatzen du (70 pertsona).

Sari ematea ekitaldi berean egiten den Foro Irekiaren barruan egongo da, modu presentzialean eta birtualean. Bertan, Elkarlan 2021 Sariak ere emango dira, eta OGP Euskadik 2021-2024 aldirako euskal herritarrekin lankidetzan prestatu duen Planaren jarraipena partekatzeko aukera izango dugu.

Ekitaldiaren gai-zerrenda

Izen ematea

Ekitaldian izena emateko, bidali ogpeuskadi@euskadi.eus helbidera mezua, bertaratuko den pertsonaren izen-abizenak eta lehentasuna (on line edo aurrez aurre) adieraziz.

Aurrez aurreko parte-hartzea edukiera-mugak baldintzatzen du (70 pertsona).

Online parte hartzeko, datozen egunetan saioari dagokion esteka bidaliko diegu izena eman dutenei. Edonola ere, @IrekiaEJGV YouTube-eko kanalean eta Irekia webgunean emitituko da.