PRUEBA
Gure lurraldean hegazti basatiengan hegazti-gripearen kasu kopuruak gora egin duenez, Eusko Jaurlaritzak, hiru Foru Aldundiekin, Neikerekin eta Elikarekin batera, informazio-kartel bat egin du ehiztarientzat, gaixotasun hori prebenitzeko neurriei buruz ohartarazteko.
Kartelak gomendatzen du hildako edo hilzorian dauden basa-hegaztiak detektatzen direnean, hegaztiak ez ukitzea eta manipulatzea, eta 112rekin harremanetan jartzea, hegaztien egoeraren berri emateko eta leku zehatza zehazteko, zerbitzu ofizialek ahalik eta lasterren atera ahal izan ditzaten.