Ia 400 pertsonek hartu dute parte Urrezko Danborra hautatzeko prozesuaren lehen fasean

0

399 pertsona fisikok eta juridikok hartu dute parte 2023ko Urrezko Danborrerako hautaketa-prozesuaren proposamenen lehen fasean. Horien artean, irabazi asmorik gabeko hiru elkarte, hiru enpresa eta 393 pertsona fisiko daude. 2021ean baino 115 pertsona gehiago daude, urte horretan 284 pertsona fisiko edo juridikok egindako proposamenak jaso baitziren.

Ehundik gora izen proposatu dira hautagai gisa. Orain Udaleko Idazkaritza eta Herritarren Partaidetza Zerbitzuak proposaturiko hautagaiak baldintzak betetzen ote dituzten aztertzen ari dira. Hau da, izaera juridikoa ote duen eta adierazitako merituak bat datozen sariaren xedearekin.

Behin proposamenak aztertuta, behin betiko hautagaitza zerrenda aurkeztuko da, eta abenduan zehar saritua nor izango den aukeratuko da.