Euskaraldiak eta Euskararen Nazioarteko Egunak ekitaldiz beteko dute Donostia

0
PRUEBA

Euskaraldiaren 3. edizioa hasteko bezperan herritarrak bildu eta Euskaraldiari hasiera elkarrekin emateko aukera izango da Donostiako Bulebarrean 19:00etatik 21:00etara. Donostiako Euskaraldiaren antolatzaileek Euskaraldia ariketan parte hartzeko azken deia egin nahi izan dute gogoratuz hiriko kultur etxe guztietan, Bidebieta eta Benta Berriko kiroldegietan, Bagera elkartean eta Udaleko Euskara Zerbitzuan txapak jasotzeko aukera izango dutela behin izena eman eta gero.

Oraindik ere helbide honetan eman daiteke izena: https://izenematea.euskaraldia.eus/. Eta, horrez gain, azaroaren 17an eta 18an, Bulebarrean jarriko den karpan ere, izena eman eta txapa jasotzeko aukera egongo da goizez eta arratsaldez.